Sopelako Udalak 5. edukiontziaren zerbitzua hobetu eta indartuko du

Sopelak Birziklatzen du-1
Datorren ekainaren 1ean Sopelan hondakin organikoen bilketarako zerbitzu berriari ekingo zaio. Zerbitzu hau, 2013tik dago martxan baina 2016an berritu egingo da etxebizitza gehiago erakartzeko bizilagun gehiagori hurbilduz eta zerbitzu hobeago bat eskainiz.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan "Udalak, etxeetako hondakinak biltzeko sistema hobetzen jarraitzeko konpromiso tinkoa dauka. Birziklatze organikoak onura do abantaila asko eskaintzen dizkigu, besteak beste, gutxiago kutsatzen du eta hondakin gutxiago bidaltzen ditugu zabortegira. Baina batez ere, hurrengo belaunaldiei Sopela hobeago bat eskaini ahal izango diegu".

Aldaketa nagusienak honako hauek dira:

1. Edukiontzien sarraila guztiak aldatuko dira. Garrantzitsua da edukiontzian hondakin organikoak besterik ez uztea konpostaren kalitatea bermatzeko. Horregatik erabilera intentsibora eta udalerriko baldintza metereologikoetara egokitzeko sarraila gogorragoak ipiniko dira.

2. Giltzak ere aldatuko dira, kalitate eta iraunkortasun handiagoko aukera bat eskainiz.

3. 10 edukiontzi berri ipiniko dira zerbitzua progresiboki udalerriko gune guztietara hurbiltzeko.

4. Orain 5. edukiontzian hondakin gehiago birziklatu ahal izango dira: hondakin berde gordin, lorategiko hondakin txiki, fruitu lehorren azal edo ogiaz gain; orain, sukaldeko hondakin berdeak ere utzi ahal izango dira, besteak beste, pasta, arroza, lekadunak,...

5. edukiontzian aurretik parte hartzen zuten bizilagunek giltza bere bizilekuan jasoko dute.

Interesatuak hurrengo egunetan Sopelan ezarriko diren informazio puntuetara bertaratu daitezke informazioa jasotzeko eta bere zalantzak argitzeko:

EKAINAren 3an 16:00retatik-20:00etara UDALETXEKO PLAZAN
EKAINAren 4an 10:00etatik-14:00etara UDALETXEKO PLAZAN
EKAINAren 7an 16:00retatik-20:00etara ZUBIGANEN, METRO ONDOAN
EKAINAren 9an 16:00retatik-20:00etara URGITXIETA PLAZAN