Zu hemen zaude: Hasiera IRAUNKORTASUNA Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Aste Berdea-1
Ekimena, astelehenean hasiko da, maiatzak 30 eta ekainaren 5ean bukatuko da. Helburua, herritarrak kontzientziatzea da, ingurumena errespetatzeak eta jasangarritasuna sustatzeak duten garrantziaz jabetu daitezen.

Antolatutako ekintzen artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Pasa den abenduan, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dira.

Datorren astelehenean, maiatzak 30, aurtengo Uribe Kostako Aste Berdea jarriko da martxan. Ekimena, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatua da, Sopelako Udalaren laguntzarekin besteak beste. Zazpi egunez, Sopelan, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen, ingurumenarekin zein jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait jarduera burutuko dira. Astea ekainaren 5ean bukatuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Jarduera guztien helburu nagusia, jasangarritasuna sustatzea da gure egunerokotasunean.

Jarduerak:

• Maiatzaren 30ean: bideo foruma, ikastolan

• Maiatzaren 31n: hondakin lantegietara bisitaldia, Mankomunitateko politikarientzat.

• Ekainaren 1ean: bideo foruma, ikastolan

• Ekainaren 2an: eskola agenda 21eko udal foroa

• Ekainaren 2an: pasta ekologikoa prestatzeko ikastaroa, Urdulizen. Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

• Ekainaren 5ean: mendi martxa erraza, 6 km koa (Sopelatik Berangora). Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

Esan bezala, Aste Berdea antolatuz, gizartea sentiberatu nahi da eta ulertarazi Lurra bakarra dela eta zaindu behar dugula.

2015eko abenduan, Sopelan eta Berangon izandako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen 6km-ko Mendi Martxa

Antolatu diren ekintza guztien artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Izan ere, pasa den abenduaren 27 eta 28an, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen ibilbide bat diseinatu baita.

Hala, Uribe Kostako mankomunitatearen helburua, sugarrek suntsitutako ondare naturalaren garrantzia ezagutzera ematea da besteak beste.

Irteera ordua: 10:00etan Urgitxieta plazan (Larrabasterra). 09:30etatik 09:55etara, martxa hasi baino lehen, azken inskripzioak egiteko tarte bat egongo da.

Bukaeran: indarrak berreskuratzeko Berangoko frontoian jan-edana egongo da, metro ondoan, etxera bueltatzeko gogoekin daudenentzat eta Berangoko Ardo Eguna aurrez aurreko espaloian festa gogoekin dagoenarentzat.

Jan-edana: partaide azkarrenentzat, 11:15etan martxan jarriko dugu. Gutxi gora behera, 12:30etan amaituko da, azken partaideak heltzen direnean.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailEkainaren 28an Inguru-Minguru programaren tailer berri bat ospatuko da Zipiriñen. “Herensugearen ahoa” izeneko ingurugiro eta birziklapen tailerra 17:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) apirilaren 8tik 12ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. Zerbitzu honek...
article thumbnailEkogune ikastaroetan (2019ko lehenengo seihilekoa) izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 21era arte. Guztira, doako 13 ikastaro eskainiko dira, Urdulizen egingo dira eta  den denak ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin dute zerikusia. Onartuen zerrenda abenduaren  28an argitaratuko da. Ikastaroak: Hasiberrientzako joskintza Birziklatu, berreskuratu, berrerabili CDak objektu...
article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak, Ekoguneren bitartez, ingurugiro eta birziklapen tailer berriak antolatu ditu. Inguru-Minguru izeneko ekimena iraila eta urriko ostiraletan gauzatuko da Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan.Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia