Tokiko Iraunkortasunaren Adierazleak

Zenbat ur kontsumitzen du sopeloztar bakoitzak?

Zenbat hondakin sortzen ditugu?

Aurten, iaz baino berotegi efektuko gas gehiago ala gutxiago isuri dira?

 

Sopelako Udalak, urtero, UDALSAREA21 jasangarritasunerako udalerrien euskal sarearen laguntzarekin, herri jasangarriagoa lortzeko bidean zelan goazen aztertzeko balio duten adierazleak kalkulatzen ditu.

Zer da herri jasangarriagoa?

Herri bat jasangarriagoa dela esango dugu baldin eta bertako herritar guztiek euren eguneroko ekintzek ingurumenean sortzen dituzten eraginak ezagutu eta horren arabera jokatzen badute. Hau da, Sopelan erosten dute, hondakinik sortu gabe erosten dute, ekidin ezin izan dituzten hondakinak birziklatzen dituzte, ura arduraz erabiltzen dute, garraio publikoa erabiltzen dute...

Ondoren, adierazlerik garrantzitsuenak jasotzen dituzten urteko txostenen linkak daude. Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, mezu elektronikoa bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

TXOSTENA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.