Zu hemen zaude: Hasiera Aurkezpena

Aurkezpena

turismo

Gaur egungo sistema ekonomikoa ekoizpen maximoan, kontsumoan ,baliabideen ustiapen mugagabean eta irabazietan du oinarria. Eta hau eutziezina da. Lurra mugatuta dago eta ondorioz ezin du ekonomia baliabidez etengabe hornitu. Hau guztiagatik, garapen arduratsu baten idea zabaltzen ari da, bizi baldintzen hobekuntza ahalbidetzen duena baina baliabideen ustiapen egokia eginda, Hau da iraunkortasuna.

Iraunkortasuna ez da ekologiarekin soilik lotuta dagoen kontzeptua, triangelu bat baizik, ekologia, ekonomia eta gizartearen arteko oreka bilatzen duena. Bere emaitza elkartasuna da. Udal mailan, iraunkortasunaren helburu nagusia herritarren bizi kalitatea hobetzea da, ondorengo ideiak bateratuz:

- Inguruarekiko begirunea eta bere kontserbazioa (Ingurumen iraunkortasuna.
- Berdintasun sozialaren beharra (giza iraunkortasuna).
- Oreka ekonomikoa (Ekonomia iraunkorra).
Mundu mailan pauso asko eman dira, iraunkortasunaren bidean. Hauen artean, ondorengoak aipa ditzakegu:

Iraunkortasunare lehenengo urrats historikoak

1972: Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Estokolmoko adierazpena. Bertan, ingurugiroaren babesa eta hobetzea berebiziko garrantzia duen auzia dela esaten da, herrien ongizatean eta garapen ekonomikoan eragina izan dezakeena; munduko herrien premiazko nahia eta gobernu guztien betebeharra.

1987: “Ingurugiroa eta Garapena” Nazio Batuen komisioaren lanen ondoren Brundtland txostena sortu zen, eta Garapen Iraunkorra apaitzen duen lehenengoa izan zen: “Gaur egungo belaunaldien beharrak asetu, ondorengo belaunaldiek euren beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe” Txosten honen izena,Gro Harlem Brundtland, Norbegiako lehen ministroaren izena hartzen du, berak Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadura komisioaren burua izan baitzen.

1992: Rio de Janeiron ospatu zen Nazio Batuen Lurraren Gailurra. 172 gobernu eta 2400 GKE-en ordezkariek hartu zuten parte. Goi-bilera honen lorpen garrantzitsuenak bi izan ziren: Aldaketa Klimatikoari buruzko Nazio Batuen Marko Hitzarmena , geroago Kioto protokoloa deitua, eta lurraren ingurugiro eta gizarte egoera eutziezina gelditzeko akordioaren sinadura. Azken honek Tokiko Agenda 21 izena hartu zuen. Azkeneko dokumentuan, hiri eta herrien erantzukizuna eta eraldatzeko gaitasuna onartu zen. Gaur egun mundo osoko 5.000 hirik martxan ipini dute euren Tokiko Agenda 21.

1994: “ Europar Hirien Iraunkortasunaren aldeko gutuna”-ren onarpena, Aalborg gutuna izenarekin ezagututa. 10 konpromesu zehazten ditu:

Hasiera baten 80 udalerrik sinatu zuten. Sopelan 2001. urtean sinatu zen.

Iraunkortasuna gaur egungo belaunaldien beharizanak betetzean datza, etorkizuneko belaunaldien errekurtso eta aukerak arriskuan jarri gabe. (Bruntland komisioa).

Iraunkortasunaren atala 3 zati edo zutabetan banatu daitek. Zutabe bakoitza, beste zutabeekiko elkarmenpekotasuna agertzen duelarik:

Garapen Ekologikoa.

Garapen Ekonomikoa.

Gizarte Garapena.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. ...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia