Sopelako Udala - Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da

Lemotza ibaiak Iberre aldean jasandako isurketaren jatorria identifikatu da

  • Arazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena.
  • Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira.


Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien ikuskaritza-lanak Lemotza ibaira, Iberre inguruan, isurtzen ziren isurketa kutsatzaileekin amaitzea lortu du.

Arazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Enkofratze-obra bat da, non zimenduak jartzeko erabilitako material likidoa azalera ateratzen zen, euri-uren sarean eroriz eta ibaia kutsatuz.

Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman zieten obraren arduradunei, eremu horretako isuri kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak har zitzaten.

Sarearen luzerak asko zaildu zuen igorpen kutsatzaileek eragiten zituzten puntu zehatzak detektatzea. Horregatik, URAko eta Udaleko teknikariek elkarrekin lan egin zuten, azkenean puntu zehatza identifikatu ahal izan zuten arte. “Kutxatilak altxatu ziren brigadetako langileekin, eta pixkanaka lekua zedarritu zen, azkenean sorburura iritsi arte. URAri eta enpresari jakinarazi zaie ur zikin gehiago isur ez dezaten”, adierazi dute udaletik.

Egun gutxi barru ibaia normaltasunera itzultzea espero du Udalak. "Helburu nagusia isurketaren jatorria identifikatzea eta amaitzea zen, eta lan erraza izan ez bada ere, lortu dugu", adierazi dute.


Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailC.E.R. metodologiaren helburua (Kaptura-Esterilizazioa-Itzulera) katuen koloniek eragindako arazoei modu etiko eta kontrolatuan irtenbidea ematea da, batez ere haien esterilizazioan eraginez eta, horrela, katu-kolonien populazio-dentsitatea kontrolik gabe handitzea saihestuz. Jarduteko protokolo berria Udalaren, Gureak Animali Elkartearen eta CER Sopela Plataformaren arteko lankidetzaren emaitza...
article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia