Sopelako Udala - Iberre institutuko eta Ander Deuna ikastolako ikasleek udalean aurkeztu dituzte Eskola Agenda 2030 baitan egindako ekarpenak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Iberre institutuko eta Ander Deuna ikastolako ikasleek udalean aurkeztu dituzte Eskola Agenda 2030 baitan egindako ekarpenak

Iberre institutuko eta Ander Deuna ikastolako ikasleek udalean aurkeztu dituzte Eskola Agenda 2030 baitan egindako ekarpenak

2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera.

Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren gidaritzapean, ikasleek aurten, Garapen Iraunkorrerako 11. Helburua landu dute, hain zuzen ere, Hiri eta komunitate jasangarriena.

Helburu honek barneratzen dituen kontzeptuak asko dira (hondakinak, mugikortasuna, irisgarritasuna, espazio berdeak, gune seguruak, kutsadura, oinarrizko zerbitzuak, besteak beste), baina bereziki hiru garatu dituzte: gune seguruak, irisgarritasuna eta espazio berdeak, bai haien ikastetxeetan bai eta Sopelako herri eta eraikinetan ere.  

Sopela eta Plentziako herrietako hirigintzan berdintasuna, jasangarritasuna eta irisgarritasuna era egokian txertatuta dagoen aztertu nahi izan dute, azterketa hau zentroetako patioetara ere luzatu dute. Diagnostiko hauek egin aurretik bi jardunaldi tekniko egin dituzte, alde batetik LUR Estudioko teknikariak joan ziren zentroetara hirigintzan berdintasuna eta jasangarritasuna ikertzeko jarraibide batzuk azaltzeko eta beste batetik, Bidaideak erakundeko zuzendaria eta Bidaideak Bilbao BSR saskibaloi jokalari bat gonbidatu zituzten, irisgarritasunari eta gaitasun berezien inguruko hitzaldia emateko.

Bidaideak erakundeari esker, herri diagnostikoa egiteko irteeran hainbat ikasleek gurpildun eserlekuak erabili ahal izan zituzten, nor bere buruan sentitzeko egunerokoan aurkitu daitezkeen oztopoak.

Ikasturte amaieran beste bi jardunaldi izan dituzte, biak oso aberasgarriak, bat itsasoa eta plastikoaren ingurukoa, Goazenup Elkarteko kideen eskutik, jardunaldi honetan ikasleek Kahoot baten bidez plastikoek itsasoan daukaten eragina ikasi zuten eta Goazenup-ekoek irabazleei sariak banatu zizkieten. Azken jardunaldian, GERTU Elkartea eta JAIKI Surf Eskolako ordezkarien parte hartzea izan zuten, baita surf egokitua egiten duten 3 surflari (Irune, Axel eta Sergio), bakoitzak bere esperientziak kontatu zizkieten eta euren gurasoen testigantza ere jaso zuten, ikasle, irakasle eta gerturatu ziren guztiok hunkituz.

Ekarpenak

Udaletxeko eraikinera gerturatutako ikasleek Amaia Guenetxea alkateordeari ikasturtean zehar egindako lan mardularen berri emateko aukera izan zuten. Solasaldi horretan,  euren eskakizunak ere egin zituzten, batez ere mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko ekarpenak.

Datorren ikasturtera begira daude dagoeneko gure gazteak. 7. Helburua lantzea erabaki dute, hau da, Energia irisgarria eta ez kutsagarriaren ingurukoa. Baina hori irailetik aurrera izango da. Eskerrik asko egindako lanagatik eta ondo pasatu oporretan, merezi duzue eta!

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia