Sopelako Udala - Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker

Uribe Kostako Mankomunitateak ingurumen-hezkuntza balioan jarriko du ikastetxeetan “UK Argi eta Garbi” proiektuari esker

 

  •  “UK Argi eta Garbi” ekimenaren helburu nagusia Uribe Kostako ikastetxeetako ikasleek birziklatzeko edukiontziak behar bezala erabiltzen ikastea da.
  • Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira azarora arte hondakinak murriztearen eta zaborrak behar bezala kudeatzearen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin.
  • Bereziki azpimarratuko da materia organikoa konpostatzeko bosgarren edukiontzia erabiltzea, betiere ikuspegi hezitzaile, didaktiko, dibertigarri eta berritzaile batetik.


Ingurumena errespetatzea eta ingurunea zaintzea Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak haurtzarotik sustatu nahi dituen baloreak eta ohiturak dira. Helburu horrekin, apirilaren 26an, asteartea, "UK Argi eta Garbi" aktibatu da, eskualdeko ikastetxeetan garatzen joango den proiektua, ikasleak ondo birziklatzearen eta hondakinak murriztearen garrantziaz jabetzeko eta materia organikoa konpostatzeko bosgarren edukiontziaren erabileran arreta berezia jartzeko.

Ikastetxe bakoitzean ingurumen-hezkuntzako tailerrak egingo dira, bakoitza haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako maila bakoitzerako egokituta eta diseinatuta. Hezkuntza-tailer horien bidez, haurrekin gaitasun hauek landu nahi dira, besteak beste:

  • Ikasle bakoitzak sortzen dituen hondakinak ezagutzea.
  • 5Rak ikastea eta barneratzea: baztertzea, murriztea, berrerabiltzea, konpontzea, birziklatzea eta erantzukizuna.
  • Norbanako bakoitzaren sormen-gaitasunak garatzea.
  • Ikastetxeko gainerako ikasleekin bateratzea, hondakinekin sortutako artelanak erakustean.
  • Ingurumena hobetzeko norbanakoaren erantzukizuna nabarmentzea.
  • Gizarteko kideen arteko lankidetzaren ezinbesteko beharra ulertzea, planetaren guztien onerako.

Guztira, ingurumen-hezkuntzako 35 jarduera egingo dira Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetan. Kanpaina apirilaren 26an hasi da, eta azarora arte luzatuko da, beheko kronograman ikus daitekeen bezala:

 

IKASTETXEA

TOTEMAK

ESKOLETANTAILERRAK

LEMOIZ

Apirilak25-maiatzak8

Apirilak26

ZIPIRIÑE-SOPELA

Maiatzak9 -22

Maiatzak18-19 -20

IESIBERRE-SOPELA

Maiatzak23-ekainak5

Maiatzak24

ANDERDEUNA-SOPELA

Ekainak6-19

Ekainak15 - 16

ELORTZA-URDULIZ

Irailak12 - 25

Irailak23

PLENTZIA

Irailak26-Urriak9

Irailak26 - 27

IESURIBEKOSTA-PLENTZIA

Urriak10- 23

Urriak21

GORLIZ

Urriak24-Azaroak6

Urriak24- 25

BERANGO-MERANA

Azaroak7 -20

Azaroak18

Gainera, tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak dituen Birziklapenaren Totem-ekin osatuko dira. Totem horiek bi astez egongo dira udalerri bakoitzean, eta tailerrak denbora-tarte horren barruan egingo dira.

Gogoratu totem horiek zurezko pallet berrerabiliak eta hautatutako hondakinak oinarri hartuta sortu direla, eta haien helburua herritarrei jakinaraztea eta zalantzak argitzea dela, hondakin mota bakoitza non, zein edukiontzitan utzi jakiteko. Gainera, Totem horretan agertzen den QR kodearen bidez, “Birziklatu Zalantzarik gabe” izeneko informazio-liburuxka (erantsia) deskargatu ahal izango da.




Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia