Sopelako Udala - Garbigune Mugikor batek hondakinen bilketa egokia eta selektiboa hurbilduko du Sopelara
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Garbigune Mugikor batek hondakinen bilketa egokia eta selektiboa hurbilduko du Sopelara

Garbigune Mugikor batek hondakinen bilketa egokia eta selektiboa hurbilduko du Sopelara

  • Garbigune mugikorra Akilino Arriola kalean egongo da, metro-geltokiaren aurrean, apirilaren 7tik 21era arte.
  • Ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da helburua.

Birziklapenaren kontzeptua herritarrengandik hurbilago eta errazago jartzea izango da Sopelako Akilino Arriola kalean, metro geltokiaren ondoan, apirilaren 7tik 21era arte, jarriko den Garbigune Mugikorra zerbitzuaren helburua. Izan ere, ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da.

Garbigune Mugikorra zerbitzua Garbikerrek –Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari atxikitako Sozietate Publikoa– 2018ko azaroa-2019ko urria aldian martxan jarritako ekimena da. Horretara atxikitzeko interesa duten Bizkaiko udalerri guztiei eskainitako doako zerbitzua da, herritarrak hondakinen bilketa egokira eta gaikako bilketara hurbiltzea xede duena.

Hauek dira zerbitzu honetan onartutako hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVD, kaseteak eta erradiografiak.

Garbigune Mugikorra Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko gainerako udalerrietatik zehar ere ibiliko da,  data eta leku hauetan:

•    SOPELA Apirilak  7- Apirilak 21
•    URDULIZ Apirilak 21 – Maiatzak 5
•    BARRIKA Maiatzak 6 – Maiatzak 19
•    LEMOIZ Maiatzak 6 – Maiatzak 19
•    PLENTZIA Maiatzak 19 – Ekainak 2
•    GORLIZ Maiatzak 19 – Ekainak 2

Informazioa gehiago ondorengo link-ean: https://garbiker.bizkaia.eus/eu/garbigune-mugikorra


 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailArazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola Sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman diete obraren arduradunei, eta isurketa kutsatzaileekin amaitzeko neurri egokiak hartu dira. Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien...
article thumbnail2021-2022 ikasturtea bukatu berri, Iberre eta Ander deunako gazteak Sopelako udaletxetik pasatu ziren urtean zehar Eskola Agenda 2030aren baitan egindako lana aurkeztera. Eskola Agenda 2030 proiektua Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatek diruz lagundutako proiektua da eta  Sopelako ikastetxeetaz gain, Plentziako institutuak ere hartzen du parte. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren...
article thumbnailKontsulta publikoa hamar egun baliodunekoa izango da, 2022ko ekainaren 13tik 27ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte ezarritako lekuetan. Sopelako Udalak partaidetza prozesu bat burutuko du Etxeko eta Merkataritzako Hondakinen Ordenantza egiteko eta espazio publikoaren garbiketaren inguruko ordenantza berria garatzeko.Gai horretan...
article thumbnailEraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia