Ekainaren 20an, parte hartu herritarren foroan!

Sopelako Udala 2012. urtebete darama Sopela 2020 Ekintza Planaren erredakzioa garatzen. Bertan, Udalak hurrengo zortzi urteetan aurrera eramango dituen proiektuak zehaztuko dira. Helburua honakoa da: herritarren bizitza-kalitatea hobetzea, ikuspuntu sozial, ekonomiko eta ingurumenari dagokionez.

Egun, aipatu Ekintza Planaren zirriborroa eratu du Udalak, hainbat eragileren parte-hartzea bermatu ostean: udalbatzeko ordezkariak, udal teknikariak eta eragile ekonomiko eta sozialak.

Aipatu dokumentua sopeloztarren artean ezagutzera emateko asmoz, Herritarren Foro bat antolatu du Sopelako Udalak ekainaren 20an, 19:30ean udaletxeko sarreran. Bertan zirriborroa ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izango dugu.

Halaber, dokumentua www.sopelana.net web orrian eskura izango dugu, eta ekarpenak idatziz, e-postaz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   edo udaletxeko udal erregistroan egin ahal izango dira.