Sopelbuseko udako ordutegi berria

Sopelbusak, Sopelako auzoak metro geltoki eta hondartzekin lotzen duen autobusak, udako ordutegia izango du ekainaren 15etik aurrera. Egun honetatik aurrera, eta irailaren 15era arte, Sopelbusak maiztasun berriak izango ditu, eta e dira iazko prezioak igoko.

Aurtengo berritasun nagusia ordutegia jarraia izango dela da: hau da, autobusa lanean ibiliko da 07:00etatik 20:00ak arte, eguerdian atseden hartu barik.

07:00etatik 10:00etara ohiko neguko ordutegia eskainiko da, Atxabiribll eta Arriatera hondartzak Larrabasterrako metroagaz lotuz (08:00etatik 09:30etara ere Osasun Zentroan, Eleizan, Urbaso tabernaren aurrean, Egoitzan eta Haurreskolan ere geldituko da).

Udako ordutegian, berriz, 10:00etatik 20:00etara, sopeloztarrek eta bisitariek autobus bi izango dituzte eskura. Lehenengoa Larrabasterratik urten eta Arriatera hondartzara helduko da, eta bigarrena Egoitzetik urten eta Atxabiribileko aparkalekura helduko da, ordu erdiko maiztasunagaz.

Behin-behinean, Larrabasterrako autobus-geltokia Irubide tabernaren aurrean egongo da, herri-lanak direla eta.

Prezioak iazko berberak izango dira: bidai bakoitzak 0,60 euroko kostua izango du, baina 10 euroko bonoa erosteko aukera egongo da 5 euroren truke. 

Ordutegi berria zehatz-mehatz kontsultatu gura baduzu, egin klik HEMEN.