Sopelako Udala - Sopela konpostaiarekin bat

Sopela konpostaiarekin bat

Ba al dakizu zer den konpostaia, eta uste al duzu urratsa emateko unea heldu dela? Ekoarduratsua izan nahi duzu, eta zure hondakin organikoak etxean kudeatu nahi? Entzun al duzu gai horri buruz hitz egiten, eta ez dakizu nondik hasi? Sopelako udalean lagundu nahi zaitugu!

Non egingo zenuke konpostaia? Zer hondakin botako zenuke? Inoiz konpostagailua izan duzu? Zer nolako esperientzia izan zenuen? Auzokoen komunitatea zarete eta interesa daukazue? Eskolako konpostaia‑proiektuetan parte hartu duten umeak daude etxean?

Idatz iezaiguzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   helbidera (edo deitu 944065500 telefonora, eta zure datuak eman), kontaiguzu zure proiektua, eta, horrela, parte hartu ahal izango duzu Sopelako Udalak martxan jarriko duen programa pilotoan.