Bidegorriak eraikitzeko txapelketako ideiak aurkezteko epea amaitu da eta hauen ebaluazioa eta publikazioa atzeratu egingo da

Koronabirusaren hedatzearen ondorioz bizitzen ari garen egoera berezia dela eta, Sopelak Udalak bidegorriak eraikitzeko martxan jarritako txapelketan jasotako ideiak jasotzeko epea zarratu du, eta hauen ebaluazioa eta publikazioa ere atzeratu egin behar izan du. Txapelketa, bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko helburuarekin antolatu zen. 

Zentzu honetan, Udalak proposamenak aurkeztu dituzten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Esan bezala, proposamen hauek, ebaluazio fase baten daude baina egungo egoera dela eta, atzeratu egingo da hauen aztertzea. Honen adibideetako bat da ezin direla in situ “bizikletan” ebaluatu jasotako ideiarik onenak, etxetik irteteko debekua dela eta. 

Egoera berezi hau gainditzen dugunean, Udalak, bere ohiko komunikazio kanalen bitartez, hurrengo pauso eta faseen berri emango du. Eskerrik asko zuen jarrera ulerkorragatik.