Sopelan hondakin kopurua murrizteko 5 proposamen

Hondakinak Ahalik eta Ondoen Kudeatzeko Aholku Batzordeak (SHK) bere lehenengo proposamenak egin ditu, Sopelan sortzen den hondakin kopurua murrizteko asmoz. Aipatu proposamenak maiatzaren 15ean ospatu zen Kontseiluaren azken bileran onartu ziren.

SHK-k proposatutako ekimenak guztiz berritzaileak eta aitzindariak dira Sopelan. Sopelako Udalak proposamen guztiak bultzatzeko konpromisoa hartu du; honakoak dira:

1.- Arriatera hondartzako tabernetan edalontzia itzultzeko sistema. Aurten, hondartza denboraldian, berrerabili daitezkeen edalontziak itzultzeko proiektu pilotua martxan jarriko da, Arriatera hondartzako edari-postuetan: udal kontzesiokoa den edari-postua eta beste ostalaritza-lokal bat.

Hondartzan eskainitako edari guztiak, berrerabil daitezkeen plastikozko edalontzietan zerbitzatuko dira bakarrik. Bezeroek 0,50 €ko gordailua ordaindu beharko dute, eta edalontzia itzultzerakoan  bueltan emango zaie.

Edari-postu bakoitzaren edalontziek kolore bat izango dute, beraz, edalontzia erosi den leku berean itzuli beharko da.

2.- Sopelako arrandegi eta harategietan tupperra erabiltzeko kanpaina. Kanpaina honen helburua arrandegi eta harategietan erabiltzen diren bilgarriak murriztea da.

Arrandegi eta harategietara tupperragaz gerturatzen diren, eta ondorioz bilgarria erabiltzen ez duten bezeroek, kanpainan parte hartzen duten arrandegi eta harategietan 30€ gastatzeko txartel bat eta tupper set baten zozketan parte hartuko dute.

Zozketa hilabetero egingo da, urtebetez.

3.- Sopelan erosketa berdea bultzatzeko kanpaina. Laster, Sopelako Udalaren web orri berria martxan jarriko da. Eduki berrien artean, ekoetiketen inguruko atal berri bat diseinatu da, non ekoetiketa hauek zeintzuk diren eta produktu bat aukeratzerakoan zer informazio eskaintzen diguten azaltzen den.

Herritarrei produktu hauek gerturatzeko asmoz, ekoetiketadun produktuak dituzten Sopelako saltokietan egindako elkarrizketekin osatuko da web gunea.

Horretarako, Udal teknikariek hainbat saltoki bisitatuko dituzte produktuak bilatu, dendaria elkarriztetatu eta argazkiak hartzeko.

Parte hartzen duten saltokiek, dendan aurkitu daitezkeen ekoetiken inguruko informazioa biltzen duen banakako kartela jasoko du bezeroei informazio hori eskaintzeko.

4.- Herriko jaietako bazkarian zero zabor. Ekimen hau proiektu pilotu moduan plantetzen da. Bazkari hau antolatzeko beharrezko menajea erosi, garbiketa antolatu..egingo litzateke.

5.- Jaietan, berrerabili daitezkeen edalontziak tabernetan. Sopelako Jai Batzordean, Hondakinen Aholku Kontseiluak egindako proposamenak landu dira.

Tabernariei gutun bat bidalzea pentsatu da, edalontziak itzultzeko ekimenaren onurak azalzten, bai ekonomikoak bai ingurumenaren aldetik.

Zer da SHK?

Sopelako Hondakinen Kontseilua herriko alderdiek eta elkarteek osatzen dute. Helburua oso argia da: ingurumenean kalte gutxien sortuko duen hondakinen kudeaketa lortzea, sopeloztarren informazioa eta parte-hartzea bermatuz.

Kontseiluak hiru R-en inguruan egingo du lan: MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU. Horretako bakoitzak bilera bi izango du: lehenengoa formakuntza emateko eta bigarrena erabakiorra. Dagoeneko murrizpenari dagozkion bilera biak ospatu dira.