Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hondakinen Kontseiluaren lehenengo bilera

Hondakinen Kontseiluaren lehenengo bilera

Otsailaren 21ean aurkeztu zen Hondakinak ahalik eta ondoen Kudeatzeko Aholku Batzordea. Alderdi politikoek eta herriko elkarteek osatuko dute.

Sopelako Udala

Hondakinetatik... ilusioetara!

Otsailaren 21ean aurkeztu zen Hondakinak ahalik eta ondoen Kudeatzeko Aholku Batzordea. Aurkezpen horretan aipatu batzordearen
funtzionamendua, osaketa, metodologia eta helburuak zeintzuk diren azaldu zen.

Batzordearen maiztasuna hilerokoa izango da, baina partehartzaileek bestelako maiztasuna erabakai ahal izango dute, prozesuaren baitan sortzen diren beharrizanei aurre egiteko. Erakunde hau ez da erabakiorra izango (bere txostenak udal bilkurak berretsi beharko ditu), eta alderdi politikoez eta herrian erregistratuta dauden elkarteez osatuta egongo da. Boto eskubidea %50-era banatuta egongo da.
Interesa duten herritarrek ere bertara joateko eskubidea izango dute.

Metodologia hiru R-tan oinarritua egongo da: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea (reduce, reuse, recycle), hondakinen kudeaketaren arloan lehentasunen ordena ezarriz.
Murriztea: Lehenengo helburu nagusia hondakina ahalik eta gehien murriztea da, bai arlo kuantitatiboan (hondakin fluxuaren pisua edota bolumena gutxitzea), bai arlo koalitatiboan (hondakinen toxikotasuna edota arriskugarritasuna gutxitzea). Esan ohi denez, ‘hondakinik onena sortzen ez den hondakina da’.
Berrerabiltzea: Lehenago ere erabili izan dugun objektu bat jatorrizko xederako berriro baliatzea. Erabiltzaileak objektu hori erabiltzeko, hobetu edo zaharberritu egin dezake; bestela bere horretan utz dezake, aldarazi barik, baldin eta erabiltzaile berriarentzat erabilgarria bada. Arlo honetan hainbat aukera dago, bai eta enpleguari dagokionez ere.
Birziklatzea: Batzuetan badira ezin berrerabil daitezkeen gauza batzuk. Orduan hirugarren R-a aplikatu behar dugu. Birziklatzeak, ezabaketa edo balorizazio arloetarako xedatzen diren gaiak gutxitu ez ezik, lehengai gutxiago kontsumitzea ere eragiten du.

‘R’ bakoitzarekiko gutxienezko bilera bi egingo dira: lehenengoan gaiari lotutako ekimen ezberdinak aztertuko dira, eta bigarrenean, aldiz, ekimen horietatik martxan zein jarriko den erabakiko da.
Batzordeak erabakiak hartzen doan heinean, Batzordeak berak Sopelan hondakinen kudeaketagaz lotura duten gaien inguruko jarraipena egingo du.
Izan ere, Batzordearen helburu nagusia ingurumenean eragin gutxien sortuko duen hondakinen kudeaketa lortzea da, alderdi politiko zein elkarteen parte-hartzea ahalbidetuz. Ekimen honek komunikazio-sareak hobetuko ditu eta girren bidez, hainbat onura ekarriko ditu, erabakiak hartzerako orduan herriko ikuspegi ezberdinak kontuan hartuko direlako: enpleguaren sustapena, hobekuntza sozioekonomikoak e.a.

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailMartxoan herritarrei eskatu zitzaien altzaririk eta bolumen handiko hondakinik ez botatzeko, zabor-bilketako langileak eskaintzen ari ziren  zerbitzu bereziengatik, hala nola, desinfektazio zerbitzuak koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Hala, Udalak hurrengoa jakinarazten du: Astelehen goizetan, altzarien eta tamaina handiko hondakinen bilketa berriro aktibatuko da. Maiatzaren 10etik...
article thumbnailKoronabirusaren hedatzearen ondorioz bizitzen ari garen egoera berezia dela eta, Sopelak Udalak bidegorriak eraikitzeko martxan jarritako txapelketan jasotako ideiak jasotzeko epea zarratu du, eta hauen ebaluazioa eta publikazioa ere atzeratu egin behar izan du. Txapelketa, bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko helburuarekin antolatu zen.  Zentzu honetan, Udalak proposamenak aurkeztu...
article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia