Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizimeta zerbitzua eten egingo da urtarrilaren 1etik aurrera

Bizimeta zerbitzua eten egingo da urtarrilaren 1etik aurrera

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera.

Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek hausnarketa bat burutzera eraman gaitu Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Zerbitzuan.

Mugikortasun jasangarria datorren urteetan ere mankomunitateko ildo nagusietako bat izaten jarraituko du. Helburu horrekin 2020an zehar gure eskualdean motordun ibilgailuaren ordezko garraio moduak sustatzeko plan eta ekintzak martxan jarriko ditugu. Bizimetako erabiltzaileei dei egiten diegu plan eta ekintza hauetan parte hartzera, gure eskualdeko mugikortasuna jasangarriagoa bihurtzeko asmoarekin. Horretarako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. emaila jartzen dugu erabiltzaileen esku

Azkenik, Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiogu azken urte hauetan bizikleta publikoak erabili dituzten herritar guztiei, honela CO2 isuriak murrizten lagundu dutelako, baita ohitura osasuntsuak zabaltzen ere.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailMartxoan herritarrei eskatu zitzaien altzaririk eta bolumen handiko hondakinik ez botatzeko, zabor-bilketako langileak eskaintzen ari ziren  zerbitzu bereziengatik, hala nola, desinfektazio zerbitzuak koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Hala, Udalak hurrengoa jakinarazten du: Astelehen goizetan, altzarien eta tamaina handiko hondakinen bilketa berriro aktibatuko da. Maiatzaren 10etik...
article thumbnailKoronabirusaren hedatzearen ondorioz bizitzen ari garen egoera berezia dela eta, Sopelak Udalak bidegorriak eraikitzeko martxan jarritako txapelketan jasotako ideiak jasotzeko epea zarratu du, eta hauen ebaluazioa eta publikazioa ere atzeratu egin behar izan du. Txapelketa, bizikleta garraio jasangarri gisa sustatzeko helburuarekin antolatu zen.  Zentzu honetan, Udalak proposamenak aurkeztu...
article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia