Umeei zuzendutako Geologia Tailerra

Aste Santuan herriko txikien gure herriko altxor geologikoak ezagutzeko aukera izango dute, Turismo Sailak antolatu duen tailerrari esker.

Sopelako Udala

Eman izena!

Aste Santuan Sopelako umeek ez dute aspertzeko astirik izango. Izan ere, Turismo Sailak 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat Geologia Tailerra antolatu du. Bertan, neska eta mutilek gure herriko altxor geologikoak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, geologiaren munduan barneratuz eta Sopelako kostaldearen ezaugarriak ezagutuz. Gainera, hainbat fosil ere ezagutu ahal izango dituzte.

Tailerra apirilaren 2an (martitzena) eta 4an (eguena) ospatuko da, 11:00etatik 14:00etara, euskaraz.

Parte hartu!