Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik Ekogune 2019 ikastaroetan izena emateko epea

Zabalik Ekogune 2019 ikastaroetan izena emateko epea

Ekogune ikastaroetan (2019ko lehenengo seihilekoa) izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 21era arte. Guztira, doako 13 ikastaro eskainiko dira, Urdulizen egingo dira eta  den denak ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin dute zerikusia. Onartuen zerrenda abenduaren  28an argitaratuko da.

Ikastaroak:

  • Hasiberrientzako joskintza
  • Birziklatu, berreskuratu, berrerabili
  • CDak objektu erabilgarri bihurtzea (EUSKARAZ)
  • Sukaldaritza jasangarria, tokian tokiko orturariak eta urte sasoikoak
  • Altzaariak zaharberritzea
  • Zerbait dakitenentzako joskintza
  • Nola egin barazki kontserbak: bete zure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz
  • Zerealen dastaketa
  • Iraultza sukaldean hasten da. Presta dezagun menua (EUSKARAZ)
  • Nola bihurtu erraz zail itxura duena: umeek gustura eta osasungarri jateko errezetak
  • Gastrobioaniztasuna; nekazaritzako eta gastronomiako ondarea
  • Pasta tailerra umeentzat (EUSKARAZ)
  • Hemen ez da ezer botatzen! Aprobetxamenduko sukaldaritza

 

Informazio gehiago: www.uribekosta.eu/eu-ES/Iraunkortasuna

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. ...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia