Sopelako Udalak eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua bikoiztu du

Sortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua. Bosgarren edukiontziaren zerbitzuan parte hartzen duten etxebizitzek bi poltsa-biribilki jasoko dituzte, urtean bitan.