Sopelako Udala - Sopelako Udalak eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua bikoiztu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua bikoiztu du

Sopelako Udalak eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua bikoiztu du

Sortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa konpostagarrien kopurua. Bosgarren edukiontziaren zerbitzuan parte hartzen duten etxebizitzek bi poltsa-biribilki jasoko dituzte, urtean bitan.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail  Apirilean batutako 13.440 kiloak maximo berri bat dira, eta datuak hobetzen jarraitzen dute, txartel bidezko irekiera pertsonalizatua duten edukiontzi berriak instalatu zirenetik. Sopeloztarrek hondakinak birziklatzeko konpromisoa gero eta handiagoa da. Sopelak marka berria lortu zuen apirilean frakzio organikoaren bilketan, 13.440 kilo bildu baitzituen guztira. Bigarren hilabetez jarraian egin du...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea bizikletentzako plan bat prestatzen ari da bere 7 udalerrietarako (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz), Sopelako Udalak 2019an hasitako lanari jarraipena emanez.Sopelan 2021ean egindako parte-hartze prozesuaren ondorioz, BI634 errepideko oinezkoentzako pasabidea eta Kurtzio lotuko dituen bidegorria egiten hasiko dira.Plan...
article thumbnail•    Inpropioen isurketa bakar batek edukiontzi osoa kutsatzen du, eta litekeena da kamioi osoa kutsatzea. Sopelako Udalak herritarrei eskatu nahi die edukiontzi marroian  konpostagarria ez den poltsaren bat edo isuri ez-organikoren bat ikusten badute, ahalik eta lasterren jakinaraz dezatela, \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ...
article thumbnail Energiaren arloko erabakiak zuzen hartzeko aholkuak: nola ulertu behar diren energia-fakturak; nolakoak diren energia berriztagarrien gaur egungo instalazioak; eta abar. Etorkizuneko energia-hornidurak erronka handiak dakarzkio gure gizarteari. Alde batetik, jakin behar dugu gure energia-ahalmenak mendekotasun handia duela jatorri fosileko erregaiekin, bai globalki bai tokian-tokian, eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia