Eskola Agenda 21 proiektua, geodibertsitateaz arituko da ikasturte honetan

Pasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.
 
Eskolako Agenda 21, hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana garatzen dute ikasturtean zehar. Plan hauen bitartez,  gazteek haien herriak hobeto ezagutu eta garapen jasangarria lortzeko ekintzak proposatu eta garatzen dituzte. Esaterako 2016-2017 ikasturtean bizikletentzako aparkalekuak eskatu zituzten udalean eta udan zehar kolokatu ziren. Haiek aukeratu zuten aparkaleku mota eta kokapenak. Ikastolara bidegorria ere, proiektu honetan izan zuen abiapuntua.
 
Nazioarteko programa bat da UNESCOk bultzatuta.