Sopelako hondartzetan hondakinak murrizteko kanpaina, martxan

 

Sopelako Udalak aurten ere hondartzetan hondakinak murrizteko kanpaina abiaraziko du. Sentsibilizazio ekimenak, gure hondartzetan sortu daitezkeen hondakinak prebenitzea eta birziklapena sustatzea du helburu. Kanpaina abuztuko hiru egunetan zehar gauzatuko da (iaz baino bat gehiago) eta hondartzen garbitasuna guztion ardura dela kontuan izanik, ingurumen hezitzaileak, Sopelako Arriatera-Atxabiribil hondartzetan izango dira, erabiltzaileek ahalik eta hondakin gutxien sortzeak eta sortutakoa birziklatzeak duen garrantziaz informatzen.

Kanpaina baliagarria izango da baita, erabiltzaileen ohiturak ezagutzeko eta nola ez, gogoetako eragiteko. Halaber, 1.000 "kantinplora tolesgarri" banatu dira hondartzara hurbildutako pertsonen artean edukiontzi horiaren erabilera sustatzeko.

Honakoak izango dira hitzorduak: