Ekainaren 6an BMLPP berrikusteko foroa Getxon

 

Nola imajinatzen duzu lurraldearen etorkizuna? Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (BMLPP) berrikusteko prozesuan iritziak erkatzeko saioen barruan, hurrengo ekainaren 6an, 18:00etatik 20:00etara, herritarren foro bat egingo da Getxoko Getxolan eraikineko (Ogoño, 1) 2 eta 3. geletan (1. solairua). Etorri eta parte hartu! Zure ekarpenak jaso nahi ditugu!

Informazio gehiago ikusteko: http://bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena