Berrezarrita Sopela eta Plentzia arteko metro zerbitzua

 

21 milioi euroko gastua suposatu duten 2 urteko obren ondoren, Metro Bilbaok Sopela, Urduliz eta Plentziako geltokien arteko zerbitzua emango du berriz ere, Urdulizeko metro geltokia berrabiatzeari esker. Modu honetan, Sopela eta Plentziako geltokiak lotzeko erabili den eta 1.680.000 euroko inbertsioa suposatu duen autobus-zerbitzua behin betiko amaitu da. 

Sopelaren eta Plentziaren arteko metro-zerbitzua etenik egon dela baliatuz, hainbat hobekuntza-lan egin dira Sopelan. Udalerriko alkateak, Gontzal Hermosillak, adierazi duenez, “Zehazkiago, “Bretelle” bat jarri da, trenak egungo geltokiaren atzetik desbideratzeko aukera ematen duen trenbide gailua, hain zuzen ere. Horri esker, Metro Bilbaoren zerbitzuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handitzeaz gain, sopeloztarren zein Uribe Kostako biztanleen bizi-kalitea ere hobetuko da”.

Geltokia berriz irekitzeko ekitaldia apirilaren 10ean egin da, astelehena, eta bertan honakoak izan dira: Sopelako alkatea bera, Gontzal Hermosilla, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua Arantza Tapia; Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria; Urdulizko alkatea Javier Bilbao, Plentziako alkatea, David Crestelo; Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea Antonio Aiz; Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatua Vicente Reyes; ETS-ko zuzendari nagusia Aitor Garitano; BGPko zuzendari kudeatzailea Manu Tejada eta Metro Bilbaoko zuzendari nagusia Eneko Arruebarrena.