Otsailaren 18an hitzaldi esplikatiboa Ingestan

Ingesta mapa
"INGESTA inguruaren Ingurumen-Hobekuntzarako" proiektuari amaiera emateko, larunbatean, otsailaren 18, 11:00etan INGESTAn hitzaldi esplikatibo bat antolatu da, non proiektuaren xehetasunak azaltzeaz gain, ingurutik paseo txiki bat emango den eta landaketa herritar bat egingo den. Bi orduko iraupena izango du eta bukatzeko lunch bat antolatu da. Ekintza herritarren parte hartzera zabalik egongo da eta adin guztietako pertsonek parte ahal izango dute.


Nabarmentzekoa da, ezin izango dela kotxez barruraino sartzea, hortaz, parte-hartzaileek kotxeak Ingestabaso kaleko aparkalekuan utzi beharko dituzte.