"Sopelan horia gustoko dugu" kanpaina martxan da

Sopela horia
"Sopelan horia gustoko dugu", Sopelako Udalak martxan jarritako hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina da. Ekimenak, gure hondartzetan sortu daitezkeen hondakinak prebenitzea eta birziklapena sustatzea du helburu. Kanpaina abuztuan zehar ari da garatzen eta hurrengo hitzordua abuztuaren 8an izango da, 15:00etatik 19:00etara, Arrietarako hondartzan.  Hondartzen garbitasuna guztion ardura dela kontuan izanik, ingurumen hezitzaile bat, erabiltzaileek ahalik eta hondakin gutxien sortzeak eta sortutakoa birziklatzeak duen garrantziaz informatzen izango da. Kanpaina baliagarria izaten ari da baita, erabiltzaileen ohiturak ezagutzeko eta nola ez, gogoetako eragiteko. "Sopelan horia gustoko dugu" izeneko toalla batzuk ere banatzen dira hondartzara hurbildutako pertsonen artean edukiontzi horiaren erabilera sustatzeko.