Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak 2016ko Aste Berdea ospatuko dute datorren astean

Aste Berdea-1
Ekimena, astelehenean hasiko da, maiatzak 30 eta ekainaren 5ean bukatuko da. Helburua, herritarrak kontzientziatzea da, ingurumena errespetatzeak eta jasangarritasuna sustatzeak duten garrantziaz jabetu daitezen.

Antolatutako ekintzen artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Pasa den abenduan, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dira.

Datorren astelehenean, maiatzak 30, aurtengo Uribe Kostako Aste Berdea jarriko da martxan. Ekimena, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatua da, Sopelako Udalaren laguntzarekin besteak beste. Zazpi egunez, Sopelan, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen, ingurumenarekin zein jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait jarduera burutuko dira. Astea ekainaren 5ean bukatuko da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Jarduera guztien helburu nagusia, jasangarritasuna sustatzea da gure egunerokotasunean.

Jarduerak:

• Maiatzaren 30ean: bideo foruma, ikastolan

• Maiatzaren 31n: hondakin lantegietara bisitaldia, Mankomunitateko politikarientzat.

• Ekainaren 1ean: bideo foruma, ikastolan

• Ekainaren 2an: eskola agenda 21eko udal foroa

• Ekainaren 2an: pasta ekologikoa prestatzeko ikastaroa, Urdulizen. Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

• Ekainaren 5ean: mendi martxa erraza, 6 km koa (Sopelatik Berangora). Izena emateko, jo www.uribekosta.eu web orrira.

Esan bezala, Aste Berdea antolatuz, gizartea sentiberatu nahi da eta ulertarazi Lurra bakarra dela eta zaindu behar dugula.

2015eko abenduan, Sopelan eta Berangon izandako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen 6km-ko Mendi Martxa

Antolatu diren ekintza guztien artean, ekainaren 5ean ospatuko den 6 km-ko Mendi Martxa azpimarratu behar da. Izan ere, pasa den abenduaren 27 eta 28an, Sopelak eta Berangok pairatutako suteek eragindako gune kaltetuak bisitatuko dituen ibilbide bat diseinatu baita.

Hala, Uribe Kostako mankomunitatearen helburua, sugarrek suntsitutako ondare naturalaren garrantzia ezagutzera ematea da besteak beste.

Irteera ordua: 10:00etan Urgitxieta plazan (Larrabasterra). 09:30etatik 09:55etara, martxa hasi baino lehen, azken inskripzioak egiteko tarte bat egongo da.

Bukaeran: indarrak berreskuratzeko Berangoko frontoian jan-edana egongo da, metro ondoan, etxera bueltatzeko gogoekin daudenentzat eta Berangoko Ardo Eguna aurrez aurreko espaloian festa gogoekin dagoenarentzat.

Jan-edana: partaide azkarrenentzat, 11:15etan martxan jarriko dugu. Gutxi gora behera, 12:30etan amaituko da, azken partaideak heltzen direnean.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak, Ekoguneren bitartez, ingurugiro eta birziklapen tailer berriak antolatu ditu. Inguru-Minguru izeneko ekimena iraila eta urriko ostiraletan gauzatuko da Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan.Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz...
article thumbnailIkasturte osoa lanean ibili ondoren, Iberre eta Ander Deunako gazteek egindakoaren berri ematen etorri ziren atzo udaletxera.  Aurten geodibertsitatea landu dute, eta beste ekintza batzuen arten, Sopelako labarretara bisitak, Meñakoz hondartzara irteera edo gaur egun, gaiari lotuta herri mailan dagoen informazioa aztertu dute.   Herrian ingurumena zaintzeko konpromezua hartu dute eta hobetzeko...
article thumbnailSortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa...
article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia