Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak “Ocean Initiatives” Sopelan izango da bihar itsasoko hondakinen arazoaz kontzientziatzeko

“Ocean Initiatives” Sopelan izango da bihar itsasoko hondakinen arazoaz kontzientziatzeko

Recogida basuras2

Bihar larunbata, maiatzak 21, Surfrider Foundation Europe-eko Espainiako delegazioak Arrietarako hondartza garbitzeko ekimen bat antolatu du, Sopelako Udalaren laguntzarekin besteak beste. Jarduera honen bitartez, bertaratzen diren parte hartzaileei itsasoko hondakinen arazoa ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie, hiritarren artean kontzientzia pizteko.

Hondakin bilketa goizeko 11:00etan hasiko da eta parte hartzaileak bi orduz arituko dira hondartza garbitzen, 13:00a arte. Antolatzaileen karpa "El Pasillo"ko eskaileren inguruan kokatuko da. Ekimenean parte hartzeko interesa duten pertsonak, egunean bertan zuzenean karpara hurbildu beharko dira izena emateko.

Arnasbiderik ez zaborrari!

Surfrider Foundation Europe elkarteak, urtero nazioarte mailako ekimen desberdinak antolatzen ditu hondartza, laku, ibai eta itsas hondoen hondakin bilketa jarduerak burutuz, "Ocean Initiatives" izenpean. Eko-herritar kanpaina hauen bitartez, itsasoko hondakinen arazoaz kontzientziatu nahi da. Biharkoak, No Break For Trash! Arnasbiderik ez zaborrari! lemapean ospatuko da.

Ocean Initiative osatzen duten bolondresek sortutako programaren helburu orokorra, itsasoko hondakinek sortzen duten kutsadura gutxitzea eta prebenitzea da, gizarteko zenbait ohitura txar aldatzeko asmoz. Hurrengo hauek dira hezkuntza, zientzia eta politika eremuetan jarraitzen dituzten xedeak:

- Hezkuntzan: kontsumitzaileak eta orohar herritarrak, itsasoko hondakinek eragiten duten kutsaduraz kontzientziatzea, konpromiso handiagoa hartu dezaten eta ohitura edo jokabide jasangarriagoak izan ditzaten.

- Zientifikoa: itsasoko zaborren kuantifikazioaren eta herritarren zientziaren bitartez datuak eta informazioa jasotzea, ikerketa zientifikoetako metodologiak hobetzeko.

- Politikoak: lobby politiko, instituzional eta industrialen kanpainak sustatzea, kutsaduraren oinarrian dauden, produkzio eta kontsumo sistemetan eta martxan jarri daitezkeen legeetan eragiteko.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
article thumbnail2017-2018ko Lehenengo lauhileko Jasangarritasun saileko Ekogune ikastaroen izen-emate epea zabalik da irailaren 30era arte. Onartuen zerrenda 2017ko urriaren  6an argitaratuko da.  Mikologiaren hastapenak  Haziak bildu eta kontserbatzea  Janari-hondakinez baliatzeko sukaldaritza (GAZTELANIAZ)  Janariaren hondakinak aprobetxatzea (EUSKARAZ)  Sasoiko kontserbak poteratzea  Monografikoa: marmeladak eta...
article thumbnail  Sopelako Udalak aurten ere hondartzetan hondakinak murrizteko kanpaina abiaraziko du. Sentsibilizazio ekimenak, gure hondartzetan sortu daitezkeen hondakinak prebenitzea eta birziklapena sustatzea du helburu. Kanpaina abuztuko hiru egunetan zehar gauzatuko da (iaz baino bat gehiago) eta hondartzen garbitasuna guztion ardura dela kontuan izanik, ingurumen hezitzaileak, Sopelako...
article thumbnail  Nola imajinatzen duzu lurraldearen etorkizuna? Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala (BMLPP) berrikusteko prozesuan iritziak erkatzeko saioen barruan, hurrengo ekainaren 6an, 18:00etatik 20:00etara, herritarren foro bat egingo da Getxoko Getxolan eraikineko (Ogoño, 1) 2 eta 3. geletan (1. solairua). Etorri eta parte hartu! Zure ekarpenak jaso nahi ditugu! Informazio gehiago...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia