Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak zarata murrizteko aurrerapauso garrantzitsua eman du

Sopelako Udalak zarata murrizteko aurrerapauso garrantzitsua eman du

MAPA DEL RUIDO
Sopelako Udalak zaraten mapa bat egin du udalerriaren egoera akustikoa zehaztasunez ezagutzeko eta aztertzeko. Ingurunea kudeatzeko eta etorkizuneko hirigintza garapenerako baliagarria izango den dokumentua da

Sopelako Udalak zaraten mapa bat egin du udalerriaren egoera akustikoa zehaztasunez ezagutzeko eta aztertzeko. Mapa honen bitartez, udalerriak ingurunea kudeatzeko beste tresna bat izango du, etorkizunean poluzio akustikoari aurre egiteko prebentzio ekintzak planteatzeko baliagarria izango den dokumentua da.

Honen elaboraziorako, zenbait neurketa egin dira sonometro bereziekin udalerriko bizitegi-guneetan, industria-guneetan, bide-guneetan etab. Emaitzen arabera, zarata sortzen duten jatorri eta neurtutako datuei dagokienez, Sopelan, antzeko ezaugarriak dituzten Euskadiko beste udalerri askotan identifikatu diren joera berdintsuak antzeman dira.

Egunez, ibilgailuen zirkulazioa da poluzio akustikoaren iturri nagusia. Hori dela eta, ibilgailu-dentsitate handiena duten zonaldeetan neurtu dira zarata mailarik altuenak, Loiola Ander Deuna eta Gatzarriñe kaleetan besteak beste. Bestalde, metroa pasatzen den zonaldeetan ere, poluzio guneak identifikatu dira. Maila txikiago baten, industriarekin lotutako poluzio-akustikoaren eraginak ere aurkitu dira.

Gauez aldiz, zarata mailaren beherakada nabarmena igartzen da, alde batetik trafikoa zirkulazioa asko gutxitzen delako eta bestetik, metro zerbitzurik ez delako eskaintzen.

Mapa egitea derrigorrezkoa da, goi mailako instituzioetatik datozen araudiak direla eta. Honez gain, zarataren kalitatea helburutzat jotzeaz aparte, etorkizuneko hirigintza garapenen oinarri izango den dokumentua ere bada.

 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak, Ekoguneren bitartez, ingurugiro eta birziklapen tailer berriak antolatu ditu. Inguru-Minguru izeneko ekimena iraila eta urriko ostiraletan gauzatuko da Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan.Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz...
article thumbnailIkasturte osoa lanean ibili ondoren, Iberre eta Ander Deunako gazteek egindakoaren berri ematen etorri ziren atzo udaletxera.  Aurten geodibertsitatea landu dute, eta beste ekintza batzuen arten, Sopelako labarretara bisitak, Meñakoz hondartzara irteera edo gaur egun, gaiari lotuta herri mailan dagoen informazioa aztertu dute.   Herrian ingurumena zaintzeko konpromezua hartu dute eta hobetzeko...
article thumbnailSortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa...
article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia