Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Auzokideek "Sopela fracking gabeko udalerria" dela aldarrikatu dute Udalarekin batera

Auzokideek "Sopela fracking gabeko udalerria" dela aldarrikatu dute Udalarekin batera

Azaroan Sopelako Udalak fracking-arekin lotutako lehenengo jakinarazpena jaso zuen Espainiako Gobernuaren aldetik. Horri erantzunez, eta Espainiako Gobernuari Sopela “fracking gabeko herria” dela gogorarazteko asmoz, Udalak jarduera bi antolatu zituen abenduan.

Hilaren 16an Udalak hitzaldi informatibo bat antolatu zuen Kurtzio Kultur Etxean. Helburua: haustura hidraulikoaren nondik norakoak azaltzea, eta zeintzuk diren bere ondorioak jakinaraztea (naturari eta gure osasunari dagokionez). David Cobos “Fracking ez Bizkaia” taldeko kidea izan zen hizlaria, eta oso modu argian, teknika honen berri eman zigun. Hitzordura 80 lagunetik gora agertu ziren, eta Kurtzio Kultur Etxea leporaino izan genuen, gai honen inguruan dagoen informazio falta agerian utziz. Gainera, Aiaraldeatik ere hainbat auzokide gerturatu ziren euren esperientzia kontatzeko asmoz (kasu honetan, kanpaina sismikoen inguruan, Sopelan hurrengo urtean izan dezakeguna, hain zuzen ere).

Abenduaren 20an aldarrikapenerako unea heldu zen. Udalak fracking-aren kontrako kalejira antolatu zuen, eta 300 lagunetik gora gerturatu ziren. Kalerik kale, partehartzaileek argi eta garbi aldarrikatu zuten Sopelan teknika hau ez dela ondo etorria. Amaieran, udal ordezkariek honako irakurketa egin zuten:

“Sopelako Udalaren ustez, fracking edo haustura hidraulikoa bultzatzea akats larria da. Fracking-aren eta bere ondorioei buruzko ikerlan eta azterketek gero eta gehiago jartzen dute zalantzan teknika hau, paisaiari, urari, animali eta pertsonei, hau da, ingurumenari kalte eta arrisku nabariak ekartzen dizkiolako.

Gure ingurunea, gure lurra, gure herria, amalurra, babestu nahi badugu, fracking-a gelditzea beharrezkoa da. Ez dugu eredu honekin bat egiten, nahikoa txikitu digute Sopela orain arte, nahikoa da!

Argi dugu eta honela azaltzen dugu: Ez dugu haustura hidraulikorik nahi, ez hemen ez inon, ez lurrean, ezta itsasoan ere. Ez ustiatze eremurik, ez esplorazio prozesurik ere, ez ditugu nahi.

Pertsona eta erakunde orori eragiten dion arazoa da hau. Honegatik guztiagatik bakoitzak bere eremuan fracking-arekin lotura duen edozein plan gelditzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala aldarrikatu nahi dugu:

•      Gizartea, arazo hontako eragile nagusia, frackingaren ukazioa era ezberdinetan azaleratuz eta aktiboki ustiatze proiektu hau geldiarazteko mobilizazioetan parte hartuz.

•      Elkarte, kolektibo, talde, ezberdinak, beraien aukeren barruan, haustura hidraulikoaren aurkako mugimenduak bultzatuz.

•      Gobernu erakundeak eta, bereziki, proiektu hauen erantzule zuzen diren Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo Gobernua, erauzketa eta esplorazioa bultzatzeari utziz. 
Beste herrialde batzuetan argi dute eta, horrela, Fracking-a legez kanpo utzi dute Hungaria eta Frantziar Estatua bezalako estatuek eta norabide berean aurrerapausuak egiten ari dira Kantabria, Nafarroa edo Katalunia.

Guk ere argi daukagu eta gure asmo sendoa adierazten dugu Fracking-ari aurre egiteko, gure lurra, airea, lurra eta osasuna defendatu nahi dugulako, eta horiek guztiak arriskuan ipintzeko etortzen den edozeini aurre egingo diogulako.

Haustura hidraulikorik ez! Ez hemen ezta inon ere ez!”

ESPAINIAR GOBERNUAREN ESKUTITZA:  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/solicitud__12_ 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (1):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/g__minis-documento_ambiental/0 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (2):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/adenda_adenda-documento_ambiental__/0

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Mankomunitateak, Ekoguneren bitartez, ingurugiro eta birziklapen tailer berriak antolatu ditu. Inguru-Minguru izeneko ekimena iraila eta urriko ostiraletan gauzatuko da Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan.Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz...
article thumbnailIkasturte osoa lanean ibili ondoren, Iberre eta Ander Deunako gazteek egindakoaren berri ematen etorri ziren atzo udaletxera.  Aurten geodibertsitatea landu dute, eta beste ekintza batzuen arten, Sopelako labarretara bisitak, Meñakoz hondartzara irteera edo gaur egun, gaiari lotuta herri mailan dagoen informazioa aztertu dute.   Herrian ingurumena zaintzeko konpromezua hartu dute eta hobetzeko...
article thumbnailSortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa...
article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia