Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Fracking-aren kontrako kalejira eta hitzaldia, Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpenari erantzunez

Fracking-aren kontrako kalejira eta hitzaldia, Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpenari erantzunez

Sopelako Udalak fracking-arekin lotutako lehenengo jakinarazpena jaso du Espainiar Gobernuaren aldetik. Ingurumen Ministerioak bidalitako oharrean, Gobernuak honakoaz informatzen du: "CAMPAÑA SISMICA TERRESTRE 2D EN EL PERMISO DE INVESTIGACIÓN DE HIDROCARBUROS "GÉMINIS" proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaketa egiten hasi direla. Aipatu proiektuaren bultzatzailea Frontera Energy Corp. S.L. da.

Espainiako Gobernuak honako kontsulta egiten dio Sopelako Udalari: "ea proiektuak ingurumenean eragin adierazgarriak sortuko dituen ala ez, kontuan hartuz sustatzaileak bere ingurumen-dokumentuan hartu dituen badaezpadazko neurriak". Ingurumen Sailak bidalitako dokumentazioa honakoa da:

ESPAINIAR GOBERNUAREN ESKUTITZA:  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/solicitud__12_ 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (1):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/g__minis-documento_ambiental/0 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (2):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/adenda_adenda-documento_ambiental__/0

Sopelako Udala dokumentazioa aztertzen ari da, eta fracking-aren kontrako mugimenduarekin harremanetan jarri da elkarlanean aritzeko. Sopelak 2013. urtean bere burua "fracking gabeko udalerri" izendatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari praktika honekin harremana duten baimen guztiak etetea eskatu zien.

Herritarrei informatzeko asmoz, Udalak fracking-aren inguruko hitzaldia antolatu du abenduaren 16an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Berbaldia Fracking Ez Bizkaia taldeko David Cobosek eskainiko du.

Era berean, abenduaren 20an, Sopelak beste behin ere "fracking gabeko udalerria" dela aldarrikatuko du, oraingoan kalejira baten bidez. 12:30ean irtengo da udaletxe plazatik., eta amaieran fracking-aren kontrako talde-argazkia aterako da.

Sopelako Udalak dei egiten die herritarrei frackingaren kontra antola daitezen, gure ingurumena eta osasuna jokoan dagoelako. 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak prebenitzeko 2020ko Europako Astea ospatzeko antolatu duen kanpainarekin. Aurten, modaren iraunkortasunari buruzko kontzientziazioari buruz arituko da, “Etorkizuna janzten” lemapean. Azaroaren 30etik abenduaren 7ra bitartean, Udaletxeko plazan totem bat jarriko da, gaur egungo moda-kontsumoaren ereduak ingurumenean duen eraginari...
article thumbnailDatorren astean Garbigune Mugikorra instalatuko da Akiliono Arriola kalean (elizaren aurrean), abuztuaren 17tik 21era martxan izango dena. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Hori da Garbigune Mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea.  Bizkaiko Foru...
article thumbnail3 lote turistiko zozketatzen dituzte: adi Instagramera! Ba al zenekien 2050ean arrain baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan? Orain gainera maskarak eta eskularruak gehitu behar ditugu itsasoan topa daitezkeen hondakinei. Produktu hauek 100 urte baino gehiago behar dituzte guztiz desagertzeko! Horren aurrean Turismo eta Ingurumen sailek jakin nahi dute zein den zure jarrera: zer egiten...
article thumbnailMartxoan herritarrei eskatu zitzaien altzaririk eta bolumen handiko hondakinik ez botatzeko, zabor-bilketako langileak eskaintzen ari ziren  zerbitzu bereziengatik, hala nola, desinfektazio zerbitzuak koronabirusaren hedatzea geldiarazteko. Hala, Udalak hurrengoa jakinarazten du: Astelehen goizetan, altzarien eta tamaina handiko hondakinen bilketa berriro aktibatuko da. Maiatzaren 10etik...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia