Zu hemen zaude: Hasiera Agenda 21

Agenda 21

agenda21

Zer da Agenda 21?

Herrien konpromiso, prozesu eta metodologia bat da, non beharrazko urratsak markatzen dituen, udal batek jasangarritasunera abiatzeko behar dituen ekintzak zehaztu eta ezartzeko.

Tokiko Agenda 21eko prozesua Udaleko Plan Estrategiko bat garatzen du ingurumen, gizarte eta ekonomia politikak, jasangarri irizpideekin integratzen dituena eta ordezkari politikoak, udaleko teknikariak, agente inplikatuak eta udaleko herritarren parte hartze eta erabaki adostuetatik sortzen dena.

Tokiko Agenda 21ek sustatu nahi dituen helburuak honako hauek dira:

1. Ingurugiroan, gizartean eta ekonomian eragina izan dezaketen elementu guztien datuak bildu, udalerria eta bere inguruetakoa, eta lan osagarriak egin informazio guztia izateko.

2. Udalerriaren ingurumen kalitatean eta garapen iraunkorrean sor daitezekeen eragin, joera eta aspektu guztiak finkatu diagnostiko baten bidez.

3. Ekintza plan bat zehaztu, non lerro estratagikoak eta udalerrian iraunkortasuna lortzeko egin behar diren ekintzak eta proiektuak zehazten diren.

4. Jarraipen plan bat proposatu, Ekintza Plana bete egingo denaren ziurtagiria. Plan hau adierazleen sistema baten oinarrituko da eta bere helburua bikoitza izango da: ekintzen betetze maila zehaztu eta komunikazio bideaizan gizartearekin.

5. Administrazio eta gizarte eta ekonomia eragileen konpromisoa bermatu, Tokiko Agenda 21arekiko, euren proposamenak jasotzeko eta eztabaida sortzeko mekanismoen bitartez.

Herritarren partadaitzea

Herritarren parte hartzea oso garrantzitsua da Tokiko Agenda 21aren prozesuan. Guztion partaidetza eta elkarlana beharrezkoak dira gure herria hobetzeko.

Tokiko Agenda 21ean partaidetza antolatzen diren foroetan parte hartzean datza, baita udaletxean iraunkortasunari buruzko iradokizunak eginda ere.

Nortzuek har dezakete parte?

Tokiko Agenda 21ean, interesaturik dauden pertsona guztiek parte har dezakete, giza banakoen modura edo gizarte alderdi ezberdinen ordezkari moduan (elkarteak, teknikoak, alderdi politikoak, ikastetxeak...

Zelan har dezakezu parte?

Uribe Kostako Mankomunitateak eta osatzen duten udalerriek, Tokiko Agenda 21aren partaidetza prozesua Administrazioan integratzeko helburuarekin, ondorengo bideak eratu dituzte:Herritarren partaidetzarako foroak, aldizka ospatzen dira, tokiko agenda 21 eta iraunkortasunarekin lotutako beste gai batzuk jorratzeko.

Mankomunitatearen eta udaletxearen web orriak:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Sopelako udalaren web orrian: www.sopelana.euskadi.net

Uribe Kostako Mankomunitatea: www.uribekosta.org

Agenda 21 Euskadin

Euskadi mailan , Eusko Jaurlaritzak tokiko agenda 21ei eskainitako laguntza, IHOBE bitartez bideratzen da eta “Iraunkortasunerako 2002-2020 euskal ingurune estrategiaren” baitan kokatzen da. Estrategia honetan, iraunkortasunaren 3 zutabe daude: ekonomikoa, soziala eta ingurugiroa.Gaur egun, 200 euskal udalerri lanean daude euren tokiko agenda 21en diseinuan eta ezarpenean, IHOBEren laguntzarekin, denak Udalsarean edo Udaltaldeetan sartuta.

Zer da Udalsarea 21?

Iraunkortasunerako Euskal Udalen sarea.

Koordinazio eta kooperazio foroa da, administrazio ezberdinen artekoa, iraunkortasuna bultzatzeko udal mailan, lantalde baten zehazten dena. Lantalde honen helburuak tokiko agenda 21ak babestea, indartzea eta dinamizatzea dira.

Udaltalde 21 Uribe Kosta

Udaltaldea, udalerriak euren tokiko agenda 21en disenu eta ezarpena laguntzeko sortutako lantalde bat da.

Udalerri bakoitzak bere beharren araberako diseinua egiten du, arazoak eta aukerak kontutan hartuta eta analisi sakona egin ondoren.2003.urteko apirilaren 29an, URIBE KOSTAKO UDALTALDE 21a osatzeko hitzarmena sinatu zen. Uribe Kostako eskualdea osatzen duten udalak (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz ) , Uribe Kostako Behargintza SL eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza eta Ingurumen saila , IHOBE bitartez, osatu zuten lantalde hau.

2006.urtean, Behargintzak Mankomunitateko Ingurumen sailaren esku utzi zuen tokiko agenda 21en ardura.

Urte horretan bertan, 2004.urtean egindako ekintza planen zirriborroen berikustea egin zen eta irailean behin betiko ekintza planak onartu ziren. Ondorioz, US21 eratu

Eta Sopelan:

2001: Sopelako udalak, Aalborg gutuna sinatzen du.

2005: udalak diagnostikoa egiten du, udalerriaren informazio garrantzitsua biltzen duena eta inguru fisiko eta sozioekonomikoa deskribatzen duena, baita ingurumen oinarrizko bektoreak ere, hala nola, ura, hondakinak, eguratsaren kutsadura, zarata, energía…Diagnostikoa, informazio hau iraunkortasunaren ikuspuntutik aztertzearen emaitza da eta ekintza planaren abia puntua izango da.

2006: Sopelana UDALSAREA 21 euskal udal iraunkorren sarean sartzen da.

UDALSAREA 21eko kide moduan, Sopelako udalak, konpromiso batzuk hartu ditu:

1) Udal konpromisoa: Euskal Autonomi Erkidegoko iraunkortasunerako konpromisoa eta Aalborgeko gutuna berretsi.

2) Iraunkortasunaren udal diagnostikoa eta hainbat urteetarako ekintza plana izan, osoko bilkuran onartuak.

3) Hiritarren partaidetzarako bide egonkorrrak ezarrita izatea.

2006: Udalak bere 2006-2010 ekintza plana berresten du, osoko bilkuran. Ekintza planak, helburu orokorrak zehazten ditu lerro estrategikoetan, proiektu eta ekintzetan egituratuta, joerak aldatzeko eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko eman beharreko pausoak zehazten dira. Jarraipen eta control plan bat ere badauka, adierazle sistema baten oinarrituta, lortutako helburuak eta euren bilakaera ezagutzeko aukera ematen duena. Partaidetza foro bat egin zen, auzokide guztiek prozesu honetan parte har zezaten. Sopelako tokiko ekintza plana kontsultatzeko ondorengo esteka sakatu:SOPELAKO:



Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailIkasturte osoa lanean ibili ondoren, Iberre eta Ander Deunako gazteek egindakoaren berri ematen etorri ziren atzo udaletxera.  Aurten geodibertsitatea landu dute, eta beste ekintza batzuen arten, Sopelako labarretara bisitak, Meñakoz hondartzara irteera edo gaur egun, gaiari lotuta herri mailan dagoen informazioa aztertu dute.   Herrian ingurumena zaintzeko konpromezua hartu dute eta hobetzeko...
article thumbnailSortzen ditugun hondakinen %40 organikoa da, janari‑hondarrak batez ere. Horiek birziklatzea ezinbestekoa da, ingurumenean sortzen dugun kaltea ekiditeko eta legeriak ezartzen dituen helburuak betetzeko. Zentzu horretan, hondakin organikoak birziklatzen duten sopeloztar guztiak laguntzeko asmoz, Sopelako Udalak, 2018ko hasierarekin batera, bikoiztu egin du eskaintzen dituen poltsa...
article thumbnailPasa en abenduaren 14an, Eskola Agenda 21eko proiektuaren 2017-2018 ikasturtearen harrera ekintza ospatu zen.  Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatea, programa honetan parte hartzen duten Ander Deuna Ikastola eta Iberre Institutuko DBHko ikasleekin izan zen programaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzeko. Aurten geodibertsitatea lantzen arituko dira urte osoan zehar.   Eskolako Agenda 21,...
article thumbnail2017-2018ko Lehenengo lauhileko Jasangarritasun saileko Ekogune ikastaroen izen-emate epea zabalik da irailaren 30era arte. Onartuen zerrenda 2017ko urriaren  6an argitaratuko da.  Mikologiaren hastapenak  Haziak bildu eta kontserbatzea  Janari-hondakinez baliatzeko sukaldaritza (GAZTELANIAZ)  Janariaren hondakinak aprobetxatzea (EUSKARAZ)  Sasoiko kontserbak poteratzea  Monografikoa: marmeladak eta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia