Urko padura, zabalik! Berdegune berri bat Larrabasterran

Bihartik aurrera, apirilak 1, Larrabasterrak berdegune berri bat izango du Urkon. Gaur padura inguratu eta babesteko hesiak kantzen hasiko dira, eta beraz, auzokideek berreskuratua izan den zonalde honetaz gozatzeko aukera izango dute.

Sopelako Udalak bultzatutako lan honen helburua egoera kaskarrean zegoen eremu hori berreskuratzea izan da, naturak berez ematen dituen urratsak jarraituz (ekologia aplikatutako kasu bat).

Herri-lanak urrian hasi ziren, eta bere helburua honakoa izan da:

-       Urkoko berezko ekosistemak birsortzea, paduraren eta bere inguruan biodibertsitatea handituz.

-       Larrabasterran eremu berde berri bat sortzea, auzokideek berau gozatzeko aukera izan dezaten.

Laburbilduz, inguru horretako landaredia berreskuratzen hasi da, habitat berriak ezartzea bultzatuz eta ingurumen-berreskuratzea erabilera publikoarekin uztartuz. Proiektua berritzailea da (ekologia aplikatuaren adibidea), naturak berez emango lituzkeen urratsak antzeratu direlako.

Bizibarritutako eremua horrela geratu da: Gobela eta Lemotza ibaien artean bertako espezieen baso bat sortu da (oraindino zuhaixkak dira), ibai bien artean babestutako putzu bi sortu dira eta hori guztia lotuz ibilbide basati bat sortu da auzokideek bertatik pasatzeko aukera izan dezaten.

Herri-lanak, beraz, Urko paduraren iparraldean egin dira. Eremu honek uholdeak jasotzeko arriskua du, eta hori dela eta, kirol-azpiegitura gehiago eraikitzeko asmoak bertan behera utzi dira.

Urkoko biodibertsitatea handitzeko asmoz, honako ekintzak burutu dira:

-       Bertako espezieen baso bat birsortzea: Gobela eta Lemotza ibaien alboan bertako espezieen zuhaitzak landatu dira. Barruko aldean haritzak landatu dira.

-       Putzu bi sortu: erdiko gunean putzu bi sortu dira, eta gune hezeak izango dira, biodibertsitatea handituz.

-       Landare inbaditzaileak agertzea ekidituko da. Birsortzea da modurik onena horrelako espezieak agertzea eragozteko.

Ekimen hauek eremu honetako habitatak hobetzea ekarriko dute, eta honek lagunduko du mehatxupean dauden espezieak eremu horretan agertzea (anfibioak, hegaztiak e.a.).

Gainera, auzokideek proiektuan parte hartzeko aukera izan dute, Sopelako Udalak auzolana antolatu baitzuen abenduaren 28an.

Momentuz, belarra irten da paduraren zabaleraren %80an. Zonalde batzuk moztu barik utziko dira, eta horrela, landa garatu egingo da ziklo oso bat osatuz eta loreek euren haziak zonalde osoan zehar sakabanatuko dituzte, espezieen mugikortasuna bultzatuz.

Apurka-apurka zuhaixkak loratzen hasi dira eta gero eta ohikoagoa da ahateak eta bestelako animaliak putzuetatik gertu ikustea.

Baina biriberritzea bere osotasunean ikusteko, oraindik orain beharrezkoa izango da urteak pasatzea; landare, zuhaixka eta zuhaitzak guztiz hazi arte, basoak sortu arte, animaliak gunean guztiz egonkortu arte e.a.

Proiektu hau Sopelako Udalak bultzatu du eta La Suma Paisajistas taldeak egin du. Bere kostua 191.021 euro + BEZ izango da, eta Eusko Jaurlaritzak zein Bizkaiko Foru Aldundiak %80 ordainduko dute, Udalak dirulaguntza eskatu zuelako.

HEMEN KLIK EGINEZ URKO PADURAN EGINDAKO AUZOLANAREN BIDEOA IKUS DAITEKE