Iberreko igogailu berriarekin, Sopela herrigunea eta Larrabasterra gertuago

ERABILERA ORDUTEGIA: GOIZEKO 07:00ETATIK GAUEKO 23:00AK ARTE.

Sopelako herrigunea eta Larrabasterra gertuago egongo dira aurrerantzean, Sopelako Udalak Iberreko igogailu berria inauguratu ostean. Igogailua estrategikoa da eta azken urteetan auzokideek etengabe eskatu eta aldarrikatu duten proiektua da, batez ere Iberre inguruko auzokideek.

Igogailua Iberre Institutuaren alboan eraiki da, eta Larrabasterra eta Sopelako herrigunea banatzen duten aldapa leuntzen lagunduko du. Gainera, igogailutik metro eskas batzuetara Osasun Zentroa eta Nagusien Etxea dago, eta beraz, bertako erabiltzaileek modu errazago batean heldu ahal izango dira Larrabasterratik.

Sopelako Udal Gobernuarentzat, igogailua proiektu beharrezkoa eta ezinbestekoa da, inguru horretako mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko duelako. Helburu horregaz, gainera, igogailuaren inguruan ere lanak egin dira (espaloietan, igogailura heltzeko bidean...), bere irisgarritasuna eta erabilgarritasuna hobetuz.

Igogailuaren aurrekontua 225.840 eurokoa izan da, panoramikoa da eta bere erabilera debalde izango da. Bere ordutegia honakoa da: goizeko 07:00etatik gaueko 23:00ak arte. Era berean, igogailuan segurtasun-kamarak jarri dira.