Zu hemen zaude: Hasiera HIRIGINTZA Udal Gobernua eta auzokideak, kezkatuta Urdulizko ospitalearen sarbide eta trafikoagatik

hiringitza banner

Udal Gobernua eta auzokideak, kezkatuta Urdulizko ospitalearen sarbide eta trafikoagatik

Sopelako Udalak auzo-bilera antolatu zuen otsailaren 12an Urdulizeko Ospitalearen sarbideen inguruan informazioa emateko eta auzokideen iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Bilerara 70 auzokide baino gehiago gerturatu ziren, gehienak Gatzarriñe, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleetakoak, eta argi geratu zen Ospitaleak sor dezakeen trafikoak kezka handia sortzen duela.

Lehenik eta behin, Saioa Villanueva Sopelako alkateak eta Alain Goldaraz alkate-ordeak egoeraren nondik norakoak azaldu zituzten. Azaldu zuten legez, gaur eguneko sarbideekin hiru modu daude Ospitalera heltzeko: Olabide kaletik, Gatzarriñe kaletik aurrera jarraituz Garden Center igaroz Urdulizerano, eta Sopelako herrigunea zeharkatuz.

Udal Gobernuak azaldu zuen, printzipioz, Osakidetzak eta Urdulizeko Udalak Olabideko aukera onetsi dutela. Horrek, honako ondorioak izango lituzke Sopelarentzat: trafikoa nabarmen igoko litzateke Larrabasterra erdialdean, Gatzarriñe kalean, Gatzarriñe eta Olabide arteko bidegurutzean, Olabide kalean etc. Gainera, aipatu kale horrek abiadura gutxitzeko hamaika baden bitu, eta Ospitaleko erabiltzaileek hainbat “oztopo” izango lituzkete bidean: semaforoak, bidegorri bat, zebrabide goratuak e.a.

Sopelako Udal Gobernuak gogoratu zuen ez dutela informazio askorik jaso proiektu honetaz, Sopelan eragin zuzena izango duen arren. Gainera, azpimarratu zuten ez dutela gai honen kudeaketa konpartitzen. Hasteko, ospitalea eraiki duten lekua ez delako egokia: inolako sarbiderik ez duelako eta eraiki duten gunearen ingurumen-garrantziagatik.

Udal Gobernuko kideek ere gogoratu zuten gaur egun Sopelako kaleak ez daudela prest eskualde osoko trafikoa jasotzeko. Eta gaineratu zuten, Olabide kale amaieran eraiki gura duten errepidea, eraikitzekotan, ez duela Sopelako Udalak ordainduko, eskualde-sistema izan behar duelako.

Arazo honi konponbide integrala bilatzeko asmoz, Sopelako Udalak gonbitea luzatu die proiektuan inplikatuta dauden gainontzeko erakundeei bilera bat antolatzeko. Aipatu bilera egitea udalbatzak onartu zuen, Bildu eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EAJ-PNV eta PPren kontrako botoekin.

Auzokideak ere, oso kezkatuta

Kaltetuak izan daitezkeen auzoetako bizilagunak ere oso kezkatuta agertu ziren ospitalearen sarbideekin. Auzokideen ekarpen batzuk hauek izan ziren:

-       Kezka agertu zen Gatzarriñe kalean eraikiko den bidegorriarekin, trafikoa nabarmen handitzen bada arriskutsua izan daitekeelako umeentzat bidegorria erabiltzea.

-       Argi eta garbi azpimarratu zen ospitalea eraiki den gunea ez dela egokiena, ez duelako inolako sarbiderik eta eraikita izan den gunea babestu behar zelako.

-       Egoera nahiko konplexua dela agertarazi zuten, ospitalea jada eraikita dagoelako eta ez dutelako konponbide bideragarririk ikusten.

-       Ingurumena errespetatuko duen eta auzokideen bizi-kalitatea bermatuko duen konponbidea bilatu behar dela adierazi zuten.

-       Hainbat auzokidek gogoratu zuten gaur egun Gatzarriñe eta Enrike Urrutikoetxea kaleetan trafiko-arazoak daudela, eta trafikoa handituko balitz orduan egoera askoz zailagoa izango litzatekeela.

-       Olabide kalean hainbat semaforo jarri behar direla nabarmendu zuten, abiadura gutxitzeko, eta inondik inora ezin direla badenak kendu.

-       Azpimarratu zuten proposatutako bidea (Olabide kalea) ez dela egokia eta beste bide bat topatu behar dela.

-       Hainbat auzokidek adierazi zuten ospitalearen trafikoa hortik bideratzekotan bertako auzokideen bizi-kalitatea jaitsiko dela (kutsadura, zarata, arriskua e.a.) baina biderik errazena hautatu dutela.

-       Auzokide batek proposatu zuen “Sopelako saihesbidea” eraiki behar dela, hots, pasarelaren rotondatik errepide bat eraiki behar dela Ripa kaleraino, Manene zeharkatuz.

-       Auzokideek txalotu zuten Udalak beste erakundeak bilera batera deitzea konponbide bat denon artean bilatzeko.

-       Oinezkoei lehentasuna eman behar zaiela nabarmendu zuten.

-       Udalak bilera antolatu izana eskertu zuten, informazioa jaso zutelako eta euren iritzia emateko aukera eman zutelako.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia