Zu hemen zaude: Hasiera HIRIGINTZA Kable-lapurketak eragozteko neurriak apurka-apurka ezartzeko konpromisoa hartu du Udalak

hiringitza banner

Kable-lapurketak eragozteko neurriak apurka-apurka ezartzeko konpromisoa hartu du Udalak

Aurrerantzean burutzen diren urbanizazio berrietan ere Udalak beharrezkoak diren neurriak hartzeko konpromisoa hartu du, lehiakortasun energetikoa bermatzeko eta kable-lapurketak saihesteko.

Azken urteetan, argiteria publikoaren kable-lapurketak gertatzen ari dira udalerri askotan, tartean Sopelan. Normalean dentsitate baxuko eremuetan izaten da, eta zerbitzu falta eragiteaz gain, Udalarentzat kostu ikaragarri handia sortzen du. Orain arte, Sopelan honako eremuetan eman dira lapurketak: Asu, Bareño eta Zaldu (Balearen parkean), eta kostua 20.128 eurokoa izan da.

Lapurketak saihesteko hainbat sistema proban jarri dira, baina konponbidea ez da erreza. Haatik, Udaleko zebitzu teknikoak sistema jakin bat proposatu du. Horren bidez, lapurketak saihestuko liratezke eta energia aurreztuko litzateke.

Zerbitzu teknikoek egindako txosten horretan, sistema hori abiatzeko aholkua emateaz gain, dentsitate baxuko sektoreetan ere ezartzen joatea gomendatzen dute.

Azkenik, txostenak azpimarratzen du martxan jartzen diren urbanizazio berrietan, Loiola sektorea kasu (oraindik ez dute lan elektrikoa egin), oso onuragarria izango litzatekeela sistema berria ezartzea hasiera-hasieratik.

Loiola sektoreko urbanizazio obren instalazioa, jabeen Hitzarmen-batzarraren esku dago. Baina instalazio horiek amaitzen direnean, Udalak euren jabetza izango du eta bere esku geratuko da euren mantenimendua.

Udalarentzat onuragarria izango litzateke Udalarenak izango diren instalazio elektrikoetan aldez aurretik lapurketen kontrako sistema ezartzea. Haatik, sistema hau ez da aurreikusita urbanizazio-proiektuan, eta bere ezarpenak proiektua garestituko luke, oso kopuru handia ez bada ere.

Hori dela eta, Sopelako Udalak honako akordioa hartu du:

1.- Sopelako Udalak, txosten teknikoa kontuan hartuz, apurka-apurka kable-lapurketen kontrako sistema ezartzen joango da.

2.- Aurrerantzean burutzen diren urbanizazio berrietan ere Udalak beharrezkoak diren neurriak hartzeko konpromisoa hartu du, lehiakortasun energetikoa bermatzeko eta kable-lapurketak saihesteko. 

3.- Udalak konpromisoa hartzen du onartutako urbanizazio obretan aipatu neurriak ezartzeko, ezarpen horren kostua Udalaren gain hartuz.

4.- Sopelako Udalak negozioazioa zabalduko du Loiolako Hitzarmen-batzarrarekin aipatu neurriak obran ezartzeko (beharrezkoa den hitzarmena sinatu ostean), eta Udalak kostua bere gain hartuko du.

Konpromiso hauek Sopelako udalbatzak adostu zituen abenduaren 17ko udal bilkuran. Alkatetzak (Bildu) aurkeztu zuen proposamena, eta EAJ-PNV-ko zazpi zinegotzien eta PPko zinegotziaren babesa jaso zuen. PSE-EEko zinegotzi biak abstenitu egin ziren.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
2015. urteko maiatzaren 18 eta 20 artean Larrabasterrako Arabeta kalean hainbat bide-mozketa egingo dira, Metro Bilbaok bertan burutuko dituen lanak direla eta. Lanen helburua honakoa izango da: tximista batek Larrabasterrako metro geltokiko subestazioan sortutako kalteak konpontzea. Lanen eraginez, Arabeta kaleko bidearen zati bat moztu beharko da, Larrabasterrako metro geltokiaren alboan...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia