Sertutxa plazaren irisgarritasun-lanak amaitu ditu Sopelako Udalak

Sertutxa plazaren irisgarritasun, mugikortasun eta erreforma lanak amaitu ditu Sopelako Udalak.

Lanak hasi aurretik plaza hondoratuta eta hesituta zegoen eta auzokideentzat arriskutsua zen, irisgarria ez izateaz gainera.

 Lanek 50.000 euroko aurrekontua izan dute.

             

Sopelako Udalak Sertutxa plazaren erreforma egiteko lanak amaitu ditu. Plaza herriaren erdigunean kokatua dago, eta hainbat lekutan hondoratuta zegoen, hots, arriskutsua zen auzokideentzat. Hori dela eta, plazaren hainbat puntu hesituta zeuden, erorketak eta bestelako istripuak ekiditeko.

Lanak honakoak izan dira: egoera oso kaskarrean zegoen zoladurakendu eta berria jarri da, zintarriak zaharberritu dira, saretoak aldatu dira, bankuak aldatu dira e.a. Horretaz gain, plazaren argiteria ere aldatu da.

Obraren beste helburu nagusia herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzea izan da, batik bat mugikortasun mugatua duten pertsonentzat. Horretarako, arrapala bat eraiki da, eskubandak jarri dira eskaileretan, oztopo arkitektonikoak ezabatu dira e.a.

Obren iraupena bi hilabetekoa izan da eta aurrekontua 50.000 eurokoa izan da.