Zu hemen zaude: Hasiera HIRIGINTZA Apirilaren 2tik aurrera, autobusa Sopela eta Plentzia artean, Urdulizko metroko lanak direla eta

hiringitza banner

Apirilaren 2tik aurrera, autobusa Sopela eta Plentzia artean, Urdulizko metroko lanak direla eta

- Trenbide-pasagunea kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanek metro-zerbitzua etengo dute eta autobusez ordezkatuko dira.

- Obrek 18 hilabeteko iraupena izango dute, eta autobus-zerbitzua obra amaitu arte luzatuko da.

Bizkaiko Garraio Patzuergoa apirilaren 2an hasiko dira Urdulizeko trenbide-pasagunea kendu eta tren-geltokia lurperatzeko lanak. Obra 18 hilabetez luzatuko da, eta tarte horretan Sopela, Urduliz eta Plentziako udalerrietako tren-zerbitzua autobusez eskainiko da. Metroaren gainerako geltokietan zerbitzua ohikoa izango da.

1. FASEA: apirilaren 2tik 6ra arte (Plentzia-Larrabasterra)

Lehenengo bost egunetan, beren-beregi apirilaren 2tik 6ra arte, bus zerbitzua Larrabasterra eta Plentziaren artekoa izango da. Egun horietan Larrabasterrako Gatzarriñe kalean (metro geltokiaren alboan) egongo da autobusaren geltokia. Maiztasuna 30 minutukoa izango da.

2. FASEA: apirilaren 7tik obra amaitu arte.

Apirilaren 7tik aurrera autobus zerbitzua Sopela eta Plentziaren artekoa izango da (hau da, Larrabasterran metroa egongo da). 

Autobus-geltokiak

Arestian esandako geltokien ondoan geratuko dira autobusak.

Larrabasterra: Gatzarriñe kalean, metro geltokiaren alboan (apirilaren 2tik 6ra arte BAKARRIK).

Sopela: Lizarre kalean, geltokiaren aurrean.

Urduliz: txartelak Nagusien Etxe alboan dagoen txarteldegian egongo dira salgai. Plentziako norabidean, Aita Gotzon kalearen 23. zenbakian, Kutxabanken aurrean. Sopelarako norabidean, Aita Gotzon kalearen 18. zenbakian, Nagusien Etxearen alboan.

Plentzia: geltoki kalearen 1. zenbakian, metro geltokiaren alboan.

Apirilaren 13tik aurrera autobusen maiztasuna 18 minutukoa izango da 10:00 eta 16:00 artean, astelehenetik ostiralera arte. Gainerakoan, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, metroak 20 minuturo ibiliko dira, eta gauez (23:00etatik aurrera) 30 minuturo.

Informazioa bezeroei

Bestalde, autobusez ibiliko diren pertsonen zalantzak argitzeko asmoz, Metroak Sopelako geltokiaren alboan informazio-puntua jarri du. Informazio bulego hori apirilaren 7an zabalduko da eta obrak amaitu arten egongo dira. Metroaren zerbitzuaren ordutegi berbera izango du.

Informazio gehiago: 94 425 40 25 www.metrobilbao.eus

PARA DESCARGAR EL FOLLETO DEL METRO CON FRECUENCIAS Y HORARIOS HAZ CLICK AQUÍ.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia