Mugikortasun plana

sopela planmovilidad
Sopelanako Mugikortasun Iraunkorraren Plana egiteko proiektua

Sarrera

Udalak udalerrirako behar den mugikortasun-ereduari buruzko gogoeta egin nahi izan zuen, eta gogoetaren amaiera gisa, gaur egun diren garraio-moduen erabilera orekatua jasoko zuen plangintza egin nahi izan zuen, lortu nahi den bizi-kalitatearekin bat egingo zuena.

Iraunkortasunak autoa gutxiagotan erabiltzea dakar, eta bereziki, hiriguneetara ibilgailu pribatuan egin beharreko bidaiak erregulatzea. Autoa erabiltzea norberaren esku dagoen aukera librea da. Begi bistakoa denez, txoferren sektore batek inertziaz gidatzen du, beste batzuek agitaziozko trafikoa osatzen dute, eta, azkenik, bada beste talde bat, alegia, garraiatzeko alternatibarik gabeko bidaia-taldea. Azken hauei kalitatea eta segurtasuna bermatu behar dizkiegu. Ildo horretan, garraiabide guztietan planteamendu orekatuen bidezko mugikortasuna bermatzea gotorleku bihurtzen da, batetik, horrela hiri zuzenagoa eta bizi-kalitate handiagokoa lortuko delako; eta bestetik, hiri horren ekonomia sustatzeko funtsezko elementua izan daitekeelako.

Azterketa integrala egitea planteatu zen. Lana arlo horretan espezializatutako aholkularitza-enpresa batek egingo du, araubide publikoaren bidez kontratatua. Eta lanaren emaitza etorkizunekoa izango zen: garraiabideen arteko mugikortasun orekatua, Sopelako biztanleen eta bisitarien bizi-kalitatea hobetuko zuena.

Azken batean, hemen proposatzen zen proiektuak Río de Janeiroko 1992ko Goi Bileran jasotako “iraunkortasuna” eta “bizi-kalitatea” kontzeptuak sartu nahi ditu. Hirietako Ingurumenari buruzko Liburu Berdean -1990ean Europako Erkidegoen Batzordean aurkeztu zen hartan-, honako helburu hau ezarri zen lehentasun gisa: "hiriak munduko kutsadurari ematen dion kutsadura-ekarpena murriztea, hiriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea eta kokatuta dagoen ingurune naturala errespetatzea".

Ikerketa egin ondoren eta hiritar partaidetzaren bidez proposamenak jaso eta gero, martxan jartzeko proposamen sorta zehatz bat lantzen ari gara gaur egun.

Zer den mugikortasun-plana

Mugikortasun iraunkorraren plana lurralde jakin baten azterketa sozio-urbanistikoa egitea da, eta helburutzat du eremu horretako hirigintza eta garraiabideak antolatzea, horrela lortuko baita, batetik, mugikortasun iraunkorragoa, bestetik, garraiabideen erabilera orekatua eta, azkenik, ibilgailu pribatuaren mendekotasun txikiagoa.

Ingurumen-justifikazioa

Jardunaren ingurumen-onura orokorrak

Sopelanako herritar guztiak izango dira jardun honen onuradunak. Halaber, Sopela egunero zeharkatzen duten pertsona guztiak ere -sopeloztarrak izan zein ez- izango dira jardun honen onuradun. Mugikortasunak udalerrian eragiten dituen arazoak (airearen kalitatea urritzen duten kutsagarriak jaulkitzea, kongestioa eta abar) konpontzeko ekintzak egitea da jardunaren onura nagusia, eta iraunkortasunerantz nabarmen begiratzen du, hiru aldetara begiratu ere: gizartea, ekonomia eta ingurumena.

Helburuak eta onura espezifikoak

Proiektu honek ondoko helburu eta onura hauek lortzea du helburu:

Metodologia eta lan-plana

Mugikortasun iraunkorraren plana lurralde jakin baten azterketa sozio-urbanistikoa egitea da, eta helburutzat du eremu horretako hirigintza eta garraiabideak antolatzea, horrela lortuko baita, batetik, mugikortasun iraunkorragoa, bestetik, garraiabideen erabilera orekatua eta, azkenik, ibilgailu pribatuaren mendekotasun txikiagoa.
Egin beharreko lanak bost fase ditu. Ondoren, horietako bakoitza deskribatzen da: