Zu hemen zaude: Hasiera Mugikortasun plana

hiringitza banner

Mugikortasun plana

sopela planmovilidad
Sopelanako Mugikortasun Iraunkorraren Plana egiteko proiektua

Sarrera

Udalak udalerrirako behar den mugikortasun-ereduari buruzko gogoeta egin nahi izan zuen, eta gogoetaren amaiera gisa, gaur egun diren garraio-moduen erabilera orekatua jasoko zuen plangintza egin nahi izan zuen, lortu nahi den bizi-kalitatearekin bat egingo zuena.

Iraunkortasunak autoa gutxiagotan erabiltzea dakar, eta bereziki, hiriguneetara ibilgailu pribatuan egin beharreko bidaiak erregulatzea. Autoa erabiltzea norberaren esku dagoen aukera librea da. Begi bistakoa denez, txoferren sektore batek inertziaz gidatzen du, beste batzuek agitaziozko trafikoa osatzen dute, eta, azkenik, bada beste talde bat, alegia, garraiatzeko alternatibarik gabeko bidaia-taldea. Azken hauei kalitatea eta segurtasuna bermatu behar dizkiegu. Ildo horretan, garraiabide guztietan planteamendu orekatuen bidezko mugikortasuna bermatzea gotorleku bihurtzen da, batetik, horrela hiri zuzenagoa eta bizi-kalitate handiagokoa lortuko delako; eta bestetik, hiri horren ekonomia sustatzeko funtsezko elementua izan daitekeelako.

Azterketa integrala egitea planteatu zen. Lana arlo horretan espezializatutako aholkularitza-enpresa batek egingo du, araubide publikoaren bidez kontratatua. Eta lanaren emaitza etorkizunekoa izango zen: garraiabideen arteko mugikortasun orekatua, Sopelako biztanleen eta bisitarien bizi-kalitatea hobetuko zuena.

Azken batean, hemen proposatzen zen proiektuak Río de Janeiroko 1992ko Goi Bileran jasotako “iraunkortasuna” eta “bizi-kalitatea” kontzeptuak sartu nahi ditu. Hirietako Ingurumenari buruzko Liburu Berdean -1990ean Europako Erkidegoen Batzordean aurkeztu zen hartan-, honako helburu hau ezarri zen lehentasun gisa: "hiriak munduko kutsadurari ematen dion kutsadura-ekarpena murriztea, hiriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea eta kokatuta dagoen ingurune naturala errespetatzea".

Ikerketa egin ondoren eta hiritar partaidetzaren bidez proposamenak jaso eta gero, martxan jartzeko proposamen sorta zehatz bat lantzen ari gara gaur egun.

Zer den mugikortasun-plana

Mugikortasun iraunkorraren plana lurralde jakin baten azterketa sozio-urbanistikoa egitea da, eta helburutzat du eremu horretako hirigintza eta garraiabideak antolatzea, horrela lortuko baita, batetik, mugikortasun iraunkorragoa, bestetik, garraiabideen erabilera orekatua eta, azkenik, ibilgailu pribatuaren mendekotasun txikiagoa.

Ingurumen-justifikazioa

Jardunaren ingurumen-onura orokorrak

Sopelanako herritar guztiak izango dira jardun honen onuradunak. Halaber, Sopela egunero zeharkatzen duten pertsona guztiak ere -sopeloztarrak izan zein ez- izango dira jardun honen onuradun. Mugikortasunak udalerrian eragiten dituen arazoak (airearen kalitatea urritzen duten kutsagarriak jaulkitzea, kongestioa eta abar) konpontzeko ekintzak egitea da jardunaren onura nagusia, eta iraunkortasunerantz nabarmen begiratzen du, hiru aldetara begiratu ere: gizartea, ekonomia eta ingurumena.

Helburuak eta onura espezifikoak

Proiektu honek ondoko helburu eta onura hauek lortzea du helburu:

  • Bide-sare nagusiaren antolamendu eta ustiapenari buruzko helburuak. Ibilgailu pribatua erabiltzeko eskaria zenbatu eta eskari horren ezaugarriak zehaztu. Horrela jakin ahal izango da norainoko erabilera duen ibilgailu pribatuak eta benetako zein posibilitate dagoen garraiabide batetik bestera igarotzeko. Helburu hori lortzeko, gaur egungo trafiko-fluxuak neurtuko dira, ondoko hauek kontuan hartuz: bolumena eta ezaugarriak (udalerria zeharkatzen duen trafikoa edo udalerria helmuga duena), hasiera, bidaia-helmuga nagusiak, ibilbidea, ordutegia (puntako ordutegia zehaztu), joan-etorriaren arrazoia (nahitaez...), aparkalekua eta abar. Gaur egungo zirkulazio-sarearen gune ahulak zehaztu, eta etorkizuneko bide-antolamenduak planifikatzea. Horretarako, simulazio-eredu bat egin beharko da. Garapen berriek ibilgailu pribatuko mugikortasunaren gainean duten eragina, egoera hobetu eta integratzeko proposamenak eginez.

  • Leku batetik bestera oinez eta bizikletaz ibiltzea sustatzea.-Helburuak. Oinez eta bizikletaz ibiltzeari lehentasuna ematea, garraiabide horiek askoz ere errespetu handiagokoak baitira ingurumenarekiko. Mugikortasun-mota hori sustatzen duten aldeak eta ibilbideak sortu. Oinezkoentzako gutxieneko eskaintza bultzatzea. Bultzatu beharrekoa da, halaber, hiriko alde batetik bestera oinez joatea, eta horretarako, ardatz zibikoak, auzoen arteko lotura-bideak eta garraio publikoko geltokiekiko lotura-bideak sortu beharko dira, bide horiek, betiere, guztientzat ibilgarriak izanik.Bizikletaren potentzialitateak aztertu, bide-sarea banatzeko hainbat aukera planteatuz.

  • Helburuak: Hiriguneetan ibilgailuak sartu eta aparkatzea arautu eta kontrolatzea, eta hiriko zama-lanak eta merkantzia-banaketa arautzea. Sopelan, ibilgailuen aparkalekuak direla-eta dauden gatazka-puntuak aurkitzea: bizitegiak, txandakako aparkalekuak eta disuasio-aparkalekuak. Egoeraren diagnosi kuantitatibo eta kualitatiboa egingo da. Galtzadatik kanpoko aparkaleku-beharrak (bizitegietarakoak batez ere) identifikatzea. Konponbide alternatiboak ebaluatuko dira (aparkalekuen antolamendu berria). Hirigunean, auzoetan eta hondartza-aldean kalean aparkatzeko antolamendu eta erregulazio-mota egokiena zehaztea. Merkantzien zama-lanen erreserbei dagokienez, dimentsionamendu egokiena ezarriko da, bai aparkaleku-kopuruan, bai leku horien kudeaketan (araupeko ordutegia, kokagunea, araututako eskaintzarekiko bateragarritasuna).

Metodologia eta lan-plana

Mugikortasun iraunkorraren plana lurralde jakin baten azterketa sozio-urbanistikoa egitea da, eta helburutzat du eremu horretako hirigintza eta garraiabideak antolatzea, horrela lortuko baita, batetik, mugikortasun iraunkorragoa, bestetik, garraiabideen erabilera orekatua eta, azkenik, ibilgailu pribatuaren mendekotasun txikiagoa.
Egin beharreko lanak bost fase ditu. Ondoren, horietako bakoitza deskribatzen da:

  • 1 Fase : Udalerriko datuak jasoko dira (demografia, ekonomia eta garraioa). Hain zuzen ere, Sopelanan dagoen mugikortasun-eskaintza (garraio publikoa, aparkalekuak eta bide-eskaintza) eta eskaria (oinez, bizikletaz, garraio publikoz eta garraio pribatuz) ezagutzeko behar diren datuak bilduko dira. Fase honetan, trafiko-intentsitateari buruzko informazioa jasoko da, bai eta inkestak egin eta nondik/nora datuak hartu ere. Hau da, mugikortasunaren eskaria zenbatu eta tipifikatzeko beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak jasoko dira.
  • 2 Fase : Sopelako mugikortasunaren eskaria eta eskaintza aztertuko dira, beren artean konparatu eta dauden arazoak aurkitzeko. Mugikortasuna aztertuko da, ondoko puntu hauek aintzat hartuz: garraio publikoa eta pribatua, merkantzien fluxua, kongestioa eta segurtasuna. Interesa duten beste puntu batzuk ere aztertuko dira, batez ere langileak industrialdeetara iristeko modua. Lortutako informazioaren erreferentziazio geografikoa egingo da: zehaztutako alderako/ aldeetarako aparkalekuen eskaintza eta eskari-datuak, trafiko-ahalmena, oinezkoen aforoa eta abar. Gainera, udalak emandako beste datu batzuk ere gehituko dira: biztanleria, motorizazioa eta abar. Bestalde, bide-sarerako hainbat proposamenen errendimenduak sartu eta konparatzea ahalbidetzen duen simulazio-eredua prestatuko da.
  • 3 Fase : Datu guztiak bilduta, diagnosia egingo da. Diagnosia funtsezko urrats metodologikoa da mugikortasun-planetan. Gaur egungo egoeraren analisia artikulatzen duen giltzadura da, ekintza-proposamenak eskaintzen dituena. Diagnosiaren helburua da mugikortasun-sistemak sortzen dituen arazoak, disfuntzioak eta gatazkak modu orokorrean baloratzea. Diagnosia ez da egiteko tekniko hutsa, ez da datu eskuragarrien azterketa hutsa; erabiltzaileen iritzia eta balorazioa ere ezagutu egin behar dira. Horrexegatik, bada, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea, dauden mekanismoen bidez. Horretaz gain, Tokiko Agenda 21en oinarritutako helburu orokorrak ere zehaztuko dira. Era berean, diagnosi-fasean aurkitutako arazoetan oinarrituta, helburu espezifikoak ere zehaztuko dira.
  • 4 Fase : Sopelako mugikortasunaren inguruko arazo eta disfuntzio guztiak aurkituta, gorabehera horiek konpontzeko proposamenak prestatuko dira. Hautatutako agertokia (edo “Sopela ideala”) epe baten barruan lortu eta errealitate bihurtzeko beharrezko neurri eta ekintza guztiak dira ekintza-proposamenak. Horrela, ekintza-proposamenak prestatu eta programazio-egutegia diseinatu nahi dira. Hirugarren fasean planteatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak proposatuko dira: bideak hobetu, garraio publikoa indartu, bizikleta-sarea eta abar.
  • Fase 5 : Proposatutako ekintzak burutu ondoren, batez ere ingurumen-analisiari dagokionez, planaren jarraipena eta kontrola egiteko adierazle egokiak zehaztuko dira. Azkenik esan beharrekoa da, bada, fase hauetako bakoitzean beharrezkoa izango dela Sopelanako herritarren eta eragileen partaidetza. Horretarako, Mugikortasun Fororako deia egingo da.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
2015. urteko maiatzaren 18 eta 20 artean Larrabasterrako Arabeta kalean hainbat bide-mozketa egingo dira, Metro Bilbaok bertan burutuko dituen lanak direla eta. Lanen helburua honakoa izango da: tximista batek Larrabasterrako metro geltokiko subestazioan sortutako kalteak konpontzea. Lanen eraginez, Arabeta kaleko bidearen zati bat moztu beharko da, Larrabasterrako metro geltokiaren alboan...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia