Zu hemen zaude: Hasiera Babes Ofizialeko Etxebizitza

hiringitza banner

Babes Ofizialeko Etxebizitza

sopela vivienda
Babestutako Etxebizitza

Sopelan, Udalaren indarreko hirigintza-planeamenduarekin bat, hau da, arau subsidiarioekin bat, eta Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzko ekainaren 30eko 17/94 Legean aurreikusitako estandarra -lurzoru urbanizagarriari buruzkoa- betez, hauxe da sektoreka, etxebizitzen oraingo egoera.

ASU
Etxe berriak, 173
Etxe libreak, 123
Beharrezko BOE, 112
BOEko aurreikusiak, 50
Gehienezko / gutxiezko, -62

ABARO
Etxe berriak, 520
Etxe libreak, 0
Beharrezko BOE, 338
BOEko aurreikusiak, 520
Gehienezko / gutxiezko, 182

BAREÑO
Etxe berriak, 172
Etxe libreak, 122
Beharrezko BOE, 112
BOEko aurreikusiak, 50
Gehienezko / gutxiezko, -62

ZALDU
Etxe berriak, 118
Etxe libreak, 89
Beharrezko BOE, 77
BOEko aurreikusiak, 29
Gehienezko / gutxiezko, -48

LOIOLA
Etxe berriak, 90
Etxe libreak, 67
Beharrezko BOE, 59
BOEko aurreikusiak, 23
Gehienezko / gutxiezko, -36

RIPA
Etxe berriak, 170
Etxe libreak, 34
Beharrezko BOE, 111
BOEko aurreikusiak, 136
Gehienezko / gutxiezko, 26

TOTAL
Etxe berriak, 1243
Etxe libreak, 435
Beharrezko BOE, 808
BOEko aurreikusiak, 808
Gehienezko / gutxiezkot, 0

Sustapen berriak

Udalerrian bada babestutako etxebizitzak eraikitzeko eskaria, eta Euskadiko lurzoru eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak aukera eskaintzen du etxebizitza-kopurua handitzeko, betiere eraikigarritasuna aldatu gabe. Horiek horrela, Sopelanako Udala, gaur egun, LOIOLA, ASU eta BAREÑO eremuetan babestutako etxebizitzak sustatzen ari da. Hiru sektore horietan (bertan 312 etxebizitza libre ere eraikitzea aurreikusi da), Udala hiru lursailen jabea da, eta hor babes ofizialeko 123 etxebizitza susta daitezke. Helburua da Lurzoruari buruzko 2/2006 euskal Legeak irekitzen duen aukera ahalik eta gehien aztertzea. Horrela, okupatutako lurzoruaren azalera handitu gabe, etxebizitza gehiago eraiki litezke, Sopelako Arau Subsidiarioak aldatu gabe; eta aldatu beharreko bakarra kasuan kasuko zati-planak baino ez litzateke izango. “Birdentsifikazioa” deritzon prozesu honetatik, ondoko etxebizitza-kopuruak aterako lirateke:

Babes Ofizialeko Etxebizitza
ASU sektorea, 78 gutxi gorabehera
BAREÑO sektorea, 70 gutxi gorabehera
LOIOLA sektorea, 30 gutxi gorabehera
Totales, 178 gutxi gorabehera

Halaber, babespeko etxebizitzen heren bat -50-60 bat etxebizitza- gizarte-alokairupean jartzeko asmoa dago. Udala, beraz, sektore bakoitzaren zati-planen barruko aldaketen bidez, etxebizitza txikiagoak eginez BOE etxebizitza gehiago eraikitzea lortu nahiko luke. Horrek aukera emango luke, batetik, etxebizitzen diseinua behar errealetara egokitzeko, eta bestetik, babestutako etxebizitza eskatzen dutenen bizikidetza-unitateetako kide-kopurura egokitzeko. Birdentsifikazioak lurralde-oreka bilatu nahi du, garraio publikotik hurbil dauden bizitegi-eremuak eginez. Leku horietan, bestalde, eredu iraunkorra sartu nahi da, erabil daitekeen espazio urbanizagarria hobeto aprobetxatzeko. Azkenik, birdentsifikazio-prozesuaren bidez, eraikitzen den ondarea optimizatu nahi da, lurzoru gutxiago erabil dadin.

Babespeko etxebizitzen motak

Lurzoruari buruzko 2/2006 Legea; zortzigarren xedapen gehigarria. Babes publikoko araubideren baten araberako etxebizitza-motak.

Babespeko etxebizitzen motak

  •  Babes ofizialeko etxebizitzak - BOE
    •  Araubide orokorrekoak
    •  Araubide berezikoak (gizarte-etxeak)
    •  Erregulazio autonomikoko araubide tasatukoak
  •  Udal-etxebizitza tasatuak - UET
  •  Legeriak aurrera atera litzakeen bestelako etxebizitza-motak 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
2015. urteko maiatzaren 18 eta 20 artean Larrabasterrako Arabeta kalean hainbat bide-mozketa egingo dira, Metro Bilbaok bertan burutuko dituen lanak direla eta. Lanen helburua honakoa izango da: tximista batek Larrabasterrako metro geltokiko subestazioan sortutako kalteak konpontzea. Lanen eraginez, Arabeta kaleko bidearen zati bat moztu beharko da, Larrabasterrako metro geltokiaren alboan...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia