Urdulizko ospitaleko sarbideetarako alternatibak aztertzen ari da Sopelako Udala

Ekainaren 25ean Sopelako Udalak Urdulizko ospitaleko sarbideen inguruko bigarren auzo-bilera antolatu zuen, Kurtzio Kultur Etxean.

 

Bertan, ez zen bukatutako ikasketa baten aurkezpena egin. Azterketa nola doan azaldu eta ospitalearen sarbideetarako balizko alternatiben inguruko iritziak eta iradokizunak aurkeztu zitzaizkien herritarrei. AUZO-BILERAN ERAKUTSITAKO AURKEZPENA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

Lehenik eta behin, Saioa Villanueva alkateak Urdulizko Udalak bere proposamena gauzatzeko ematen ari den pausuen eta Sopelako Udalaren jarreraren berri eman zuen. Era berean, Sopelako Udalean Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta mugikortasunarekin loturiko arduradun desberdinekin egindako bileraren berri eman zen.

Ondoren, alternatiben ikasketa egiten ari den Urak Bide taldeak, sarbidea Urdulizko proposamenaren bidetik egingo balitz, Sopelako kaleetan zehar eragingo lukeen trafikoaren eragina azaldu zuen.

Banan-banan, alternatiba desberdinak azaldu ziren, modu grafiko eta argian, baloraziorik egin gabe. Hasi Urdulizko Udalaren proposamenetik eta udalez gaindiko administrazioek egin beharko lituzketen obretararte.

Azaldu zen faktore garrantzitsu bat, alternatiba guztiek garraio publikoa sendotzearen aldeko neurriak aintzat hartuko dituztela da. Ospitalera autoz ez joateko neurriak eta aukerak jartzea garrantzitsuena zela azaldu zen, hots mugikortasun moduen eskaeraren kudeaketa aktiboa.

Bukaeran, herritarrei eman zitzaien hitza. Hainbat balorazio eta iritzi jaso ziren. Bai, ematen ari den prozesuari buruz eta bai, alternatiba desberdinei buruz.

Auzo bileran eman zen aurkezpen dokumentua, web orri honen bidez herritarren esku jartzen da,  iradokizunak eta iritziak eman ditzaten Urak Bide taldeko helbide elektronikoaren bidez:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.