Udalak Aldundiaren baimenak lortu ditu Larrabasterran pultsadorea duten semaforoak jartzeko

Sopelako Udalak pultsadorea duten semaforo bi jarriko ditu BI-634 foru-errepidean, Larrabasterran, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak eskuratu ostean (errepide horren titulartasuna Foru Aldundiarena da). Azken urte bietan, bai Udalak eta baita Larrabasterrako auzokideek ere Diputazioari etengabe eskatu diote aipatu errepidean abiadura murrizteko neurriak har zitzala, errepidea arriskutsua delako eta hainbat istripu jazo direlako (besteak beste, 2012. urtean auzokide batek bizia galdu zuen Karmen baselizaren aurrean).

Urte bi eskaerak egiten egon ondoren, Udalak Foru Aldundiaren baimena lortu du, baina lanen kostuei Udalak egin beharko die aurre (27.000 euro inguru), errepidearen titulartasuna Diputazioarena den arren. Honako lanak burutuko dira:

1. Pultsadorea duen semaforo bat jarri Karmen baselizaren aurrean dagoen zebrabidean (Loiola Ander Deuna, 45). Aipatu zebrabidean istripu ugari gertatu dira, eta Udalak eta auzokideek etengabe eskatu dute bertan segurtasun-neurriak hartzea.

2. Loiola Ander Deuna kalearen 64. zenbakiaren aurrean zebrabide berri bat eta pultsadorea duen semaforo bat jartzea. Gaur egun, auzokideek errepidea gurutzatzen dute inolako zebrabiderik ez dagoen arren, horrek sortzen duen arriskuarekin (gidarientzat eta oinezkoentzat).