Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Aldundiaren baimenak lortu ditu Larrabasterran pultsadorea duten semaforoak jartzeko

hiringitza banner

Udalak Aldundiaren baimenak lortu ditu Larrabasterran pultsadorea duten semaforoak jartzeko

Sopelako Udalak pultsadorea duten semaforo bi jarriko ditu BI-634 foru-errepidean, Larrabasterran, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak eskuratu ostean (errepide horren titulartasuna Foru Aldundiarena da). Azken urte bietan, bai Udalak eta baita Larrabasterrako auzokideek ere Diputazioari etengabe eskatu diote aipatu errepidean abiadura murrizteko neurriak har zitzala, errepidea arriskutsua delako eta hainbat istripu jazo direlako (besteak beste, 2012. urtean auzokide batek bizia galdu zuen Karmen baselizaren aurrean).

Urte bi eskaerak egiten egon ondoren, Udalak Foru Aldundiaren baimena lortu du, baina lanen kostuei Udalak egin beharko die aurre (27.000 euro inguru), errepidearen titulartasuna Diputazioarena den arren. Honako lanak burutuko dira:

1. Pultsadorea duen semaforo bat jarri Karmen baselizaren aurrean dagoen zebrabidean (Loiola Ander Deuna, 45). Aipatu zebrabidean istripu ugari gertatu dira, eta Udalak eta auzokideek etengabe eskatu dute bertan segurtasun-neurriak hartzea.

2. Loiola Ander Deuna kalearen 64. zenbakiaren aurrean zebrabide berri bat eta pultsadorea duen semaforo bat jartzea. Gaur egun, auzokideek errepidea gurutzatzen dute inolako zebrabiderik ez dagoen arren, horrek sortzen duen arriskuarekin (gidarientzat eta oinezkoentzat).  

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia