Ekainaren 25ean, Urdulizko ospitaleko sarbideen inguruko auzo-bilera

Sopelako Udalak auzo-bilera antolatu du ekainaren 25erako, Urdulizeko Ospitaleko sarbideen inguruan informatzeko. Hitzordua 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean izango da, eta bilera guztiz irekia izango da, hots, edozein auzokidek izango du aukera bertara joan eta parte hartzeko.

Bileran Sopelako Udal Gobernuko kideek parte hartuko dute, eta gai honi buruz Udalak duen informazio guztia eskainiko diete herritarrei. Modu honetan, lehenik eta behin maiatzaren 5ean ospatutako bileraren inguruko informazioa emango da. Egun horretan, Sopelako Udalak deituta, ospitalarekin lotura duten erakundeen arteko bilera ospatu zen Sopelako udaletxean: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Foru Aldundia, Urdulizeko Udala, Garraio Patzuergoa e.a.).

Gainera, bileran Urak Bide enpresako kideak ere egongo dira. Sopelako Udalak kontratatuta, enpresa hori ospitaleak Sopelan izango duen eragina aztertzen ibili da azken asteotan, eta bileran ondorioetako batzuk aurkeztuko dituzte.

Era berean, sopeloztarrek galderak egin, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango dute bilera horretan. Gai honekin lotutako bigarren auzo-bilera izango da ekainaren 25ekoa. Lehenengoa otsailaren 12an ospatu zen, eta 70 auzokide baino gehiago elkartu ziren, gehienak GatzarriƱe, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kalekoak. Bileran argi eta garbi adierazi zen legez, auzokideek kezka handia dute kotxeen joan-etorriak euren kaleetan izan dezakeen eragina dela eta.