Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekainaren 25ean, Urdulizko ospitaleko sarbideen inguruko auzo-bilera

hiringitza banner

Ekainaren 25ean, Urdulizko ospitaleko sarbideen inguruko auzo-bilera

Sopelako Udalak auzo-bilera antolatu du ekainaren 25erako, Urdulizeko Ospitaleko sarbideen inguruan informatzeko. Hitzordua 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean izango da, eta bilera guztiz irekia izango da, hots, edozein auzokidek izango du aukera bertara joan eta parte hartzeko.

Bileran Sopelako Udal Gobernuko kideek parte hartuko dute, eta gai honi buruz Udalak duen informazio guztia eskainiko diete herritarrei. Modu honetan, lehenik eta behin maiatzaren 5ean ospatutako bileraren inguruko informazioa emango da. Egun horretan, Sopelako Udalak deituta, ospitalarekin lotura duten erakundeen arteko bilera ospatu zen Sopelako udaletxean: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Foru Aldundia, Urdulizeko Udala, Garraio Patzuergoa e.a.).

Gainera, bileran Urak Bide enpresako kideak ere egongo dira. Sopelako Udalak kontratatuta, enpresa hori ospitaleak Sopelan izango duen eragina aztertzen ibili da azken asteotan, eta bileran ondorioetako batzuk aurkeztuko dituzte.

Era berean, sopeloztarrek galderak egin, zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko aukera izango dute bilera horretan. Gai honekin lotutako bigarren auzo-bilera izango da ekainaren 25ekoa. Lehenengoa otsailaren 12an ospatu zen, eta 70 auzokide baino gehiago elkartu ziren, gehienak Gatzarriñe, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kalekoak. Bileran argi eta garbi adierazi zen legez, auzokideek kezka handia dute kotxeen joan-etorriak euren kaleetan izan dezakeen eragina dela eta. 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen...
2015. urteko maiatzaren 18 eta 20 artean Larrabasterrako Arabeta kalean hainbat bide-mozketa egingo dira, Metro Bilbaok bertan burutuko dituen lanak direla eta. Lanen helburua honakoa izango da: tximista batek Larrabasterrako metro geltokiko subestazioan sortutako kalteak konpontzea. Lanen eraginez, Arabeta kaleko bidearen zati bat moztu beharko da, Larrabasterrako metro geltokiaren alboan...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia