Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekainaren 21ean skate-park ezberdinak ezagutzeko irteera, ideiak jasotzeko asmoz

hiringitza banner

Ekainaren 21ean skate-park ezberdinak ezagutzeko irteera, ideiak jasotzeko asmoz

Martxoaren 14an, Sopelako Udalak bilera bat antolatu zuen herriko skate-park berria non eraiki eta nolakoa izango den auzokideekin batera erabakitzeko asmoz. Bilerara skate-parkeen erabiltzaileak diren 40 lagun baino gehiago gerturatu ziren, eta interes handia erakutsi zuten denon artean skate-park berriaren nondik norakoak erabakitzeko.

Geroztik, lantaldea modu autonomoan lanean egongo da, eta hainbat lan-saio antolatu dituzte skate-park berriaren lekua eta diseinua erabakitzeko. EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeko Joseba Kortazar da taldearen dinamizatzailea, eta lantaldean Sopelako auzokideak eta udal ordezkariak ari dira lanean.

Lehenengo eztabaida kokalekuaren ingurukoa izan da. Partehartzaileek AMIA bat egin dute (Ahultasunak, Mehatxuak, Indargunean eta Aukerak) eraikitzeko dituzten aukera guztien artean.

Diseinuari dagokionez, taldeak hainbat ezaugarri identifikatu ditu, partehartzaile bakoitzaren beharrizanen arabera.

Ideiak jaso eta Sopelako proiektua garatzen jarraitzeko asmoz, lantaldeak irteera bat antolatu du ekainaren 21ean, inguruko skate-parkeak ezagutuz. Udalak autobusa antolatu du eta Bizkaiko eta Kantabriako hainbat skate-park bisitatuko dira: Somo, Castro-Urdiales, El Burgo (Santurtzi), Ballonti (Portugalete), Lasesarre (Barakaldo), Mega-park (Barakaldo) eta Ansio-BEC (Barakaldo).

Autobusa goizeko 09:00etan irtengo da San Pedro eliza alboko markesinatik eta buelta 18:00ak aldera izango da. Irteera debalde izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean izena ematea (izen-abizenak, telefono zenbakia, e-posta eta adina zehaztuz, ekainaren 20ª baino lehen edo lekuak agortu arte). Sopelan erroldatutako lagunek lehentasuna izango dute.

Irteeran parte hartzen duten lagunek euren bazkaria eraman beharko dute, eta gogotsu lan egiteko eta ondo pasatzeko prest egon beharko dute (eta noski, patina!). Skate-park bakoitzean parte-hartzaileek fitxa bat bete beharko dute, eta bertan skate-park horrekiko euren iritzia jarriko dute: pistaren tamainua, zailtasun-maila, lurzoruaren egoera, trantsizioak (cooping, bertikal...), kokalekua, skate-park “azkarra” den (dibertigarria, espazioa ondo aprobetxatuta, elementuen kokaleku egokia e.a.).

Hasiera batean Udalak azpiegitura hau Urko paduran eraiki nahi zuen, baina uholdeak sortzeko arriskua dagoenez eta leku oso hezea denez, aukera hau baztertu zuen. Halaber, Udalak 250.000 euroko partida gorde du proiektu hau gauzatzeko.

Udalaren asmoa izan da kokalekuaren eta diseinuarekin lotura duten erabakiak skate-parkeen erabiltzaileekin batera hartzeko, eurak baitira gai honetan adituak direnak eta azken finean skate-parkea erabiliko dutenak.

Prozesu parte-hartzaile hau ez da azken hiru urteotan Sopelako Udalak bultzatu duen lehenengoa: aurrekontu-partehartzaileak, mugikortasuna herri erdigunean, Jai Batzordeak bultzatutako tailerrak e.a.

Prozesu guztiaren informazioa lantaldearen blogean jarrai daiteke:  http://skateparksopelan.blogspot.com.es

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.   Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. ...
article thumbnailSopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da,...
article thumbnail Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da...
article thumbnailUdal sopeloztarrak 650.000 euro baino gehiago bideratuko ditu datozen hiru urteetan, segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko xedez. Udalerriko argiteria publikoa eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuaren kontratua amaitu denez, eta instalazio horiek baldintza onenetan kontserbatzen jarraitzeko helburuarekin,...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia