Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 40 auzokide baino gehiago elkartu dira skate-park berriaren inguruko erabakiak hartzen hasteko

hiringitza banner

40 auzokide baino gehiago elkartu dira skate-park berriaren inguruko erabakiak hartzen hasteko

Skate-park berria non eraikiko den eta nolakoa izango den auzokideekin batera erabakitzeko asmoz, bilera antolatu zuen Sopelako Udalak martxoaren 14an. Bilerara skate-parkeen erabiltzaileak diren 40 lagun baino gehiago elkartu ziren, gehienak gazteak, eta interes handia erakutsi zuten denon artean skate-park berriaren nondik norakoak erabakitzeko.

Lehenik eta behin, Saioa Villanueva Sopelako alkateak proiektua zein egoeretan dagoen azaldu zuen. Gogoratu zuenez, hasiera batean Udalak azpiegitura hau Urko paduran eraiki nahi zuen, baina uholdeak sortzeko arriskua dagoenez eta leku oso hezea denez, aukera hau baztertu zuten, eta beraz, beste leku bat bilatu beharko da. Halaber, Udalak proiektu hau gauzatzeko 250.000 euroko diru-saila duela argitu zuen. Bestalde, Joseba Kortazar EHUko Parte Hartuz taldeko ikertzaileak talde dinamizatzaile honen metodologia partehartzailea zein izango den azaldu zuen. 

Hurrengo asteetan, beraz, talde hau lanean jarriko da skate-parkaren inguruko erabakiak hartzeko. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.   Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. ...
article thumbnailSopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da,...
article thumbnail Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da...
article thumbnailUdal sopeloztarrak 650.000 euro baino gehiago bideratuko ditu datozen hiru urteetan, segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko xedez. Udalerriko argiteria publikoa eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuaren kontratua amaitu denez, eta instalazio horiek baldintza onenetan kontserbatzen jarraitzeko helburuarekin,...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia