Padel pista berriak urtarrilaren 2-tik aurrera erabili ahal izango dira; pisten aterpearen lanak martxoan hasiko dira

Padel pisten lehenengo fasea amaitu berri du Sopelako Udalak. Pista bi eraiki dira udal igerilekuen alboan, eta obraren aurrekontua 200.000 eurokoa izan da, lehenengo fase honetan.

Behin lehenengo fase hau amaituta, Udalak bigarren faseari ekingo dio martxoa inguruan, eta pistek aterpea izango dute. Obra honen aurrekontua 217.000 eurokoa izango da, eta aurtengo aurrekontuaren soberakinarekin ordainduko da.

Baina bitartean pistak erabiltzeko aukera egongo da, teilatu barik bada ere. Urtarrilaren 2tik aurrera, kiroldegiko bazkideek padek pistak erabili ahal izango dituzte, eta gainera, udalbatzak araudi berria onartu arte, erabilera debaldekoa izango da.

Pistak erabiltzeko, bazkideek harreran erreserba egin beharko dute, eta bazkide bakoitzak erreserba bakarra egin ahal izango du egun bakoitzeko.

Hasiera batean, pistak erabiltzeko ordutegia honakoa izango da:

-       astelehenetik larunbatera 08:30etik 17:30ak arte.

-       igande eta jaiegunetan 09:30etik 13:30ak arte.