Pasarelaren zutabeak urtarrilaren 7an jarriko dituzte

Oinezkoentzako pasabidea eraikitzen hasi zen BI-634 errepide gainean orain aste batzuk, errepide alboko gune biak lotzeko asmoz. Urtarrilaren 7an, pasarelaren tamaina handiko zutabeak jarriko dira bertan (hasiera batean abenduan izango zela aurreikusi zen, baina azkenean enpresak obra atzeratu behar izan du), eta horrek eragina izango du errepideko kotxeen joan-etorrian. Zutabeak oso handiak dira eta beharrezkoa izango da tamaina handiko kamioi baten erabilera; operazio konplexu honek, beraz, trafikoan eragina izango du.

Errepidea ez da moztuko, baina BI-634 errepideko biribilgunean norabide bakarra egongo da. Halaber, herri-lanek Loroño eta Bareño kaleetan ere eragina izango du.

Lanek auzokideei ahalik eta kalterik gutxien sortzea espero du Udalak.