Bidegorria eskatu dute Sopelmarreko auzokideek, sinadura bilketa bidez

Sopelmarreko hainbat auzokidek sinadura-bilketa egin dute euren auzoa eta Sopelako erdigunea bidegorri bidez lotzea eskatzeko asmoz. Horretarako, auzokideek alternatiba batzuk proposatzen dituzte: espaloi bat bizikleta eta oinezkoek konpartitzea, errepidean gehienezko 20km/o abiadura ezartzea eta oinezkoek lehentasuna izatea e.a.

Sopelako Udal Gobernuak, lehenik eta behin, auzokideek egindako ekarpena eskertu gura du, eta auzokideen nahiagaz bat egiten du: bidegorriak beharrezkoak dira herritarrek bizikletak erabil ditzaten, ez bakarrik aisialdirako, garraiobide alternatibo gisa baizik.

Beraz, Sopelako Udalak alternatiba ezberdinak aztertuko ditu bizikletentzako bideak herriko leku ezberdinetara luzatzeko, baita Sopelmar auzora ere.